EROSKETAK

ZERU ZABALEKO MERKATALGUNEA

Tolosa papergintzaren hiriburu izatetik kaleko merkataritzaren nukleo izatera igaro da; komertzio txikiaren kokaleku: Tolosako kaleetatik igaroz gero erosketak egiteko aukera amaigabea topatuko duzu. Arropa-denda txikietatik hasita zerbitzuen establezimendu handiagoetaraino, behar duzun guztia topatu ahal izango duzu. Inguruetako baserrietatik datozen artisauei esker ere, garaiko produktu lokalez betetako azoka bisitatu ahal izango duzu. Komertzio txiki tolosarrak on hori baitu: saltzen duen produktua beti da kalitatezkoa, arreta pertsonalizatua da, eta beti ere hoberena eta gertukoa.

Tolosa&Co elkarteak espezialitatutako establezimendu pila ditu bere baitan. Hemen klik eginda elkartekide guztien zerrenda topatuko duzu, eta Tolosako maparen arabera ala kategorien arabera sailkatu ahal izango dituzu.

Compras en Tolosa

TOLOSA, GOZOAREN GOZOZ