rebajas en tolosa

Merkealdiak hobeak dira Tolosan. Zergatik jakin nahi?

Ez da zertan urrutira joan beharrik udako beherapenez gozatzeko: hobe esanda, Tolosa izango da beherapenik hoberenak topatuko dituzun lekua! Saltoki handietara joan aurretik bi aldiz pentsatzeko moduko arrazoiak utziko dizkizugu:

 

  • Tolosako saltokietan deskontuak prezioari bakarrik aplikatzen zaizkio: ez produktuari. Alegia; prezio baxuago bat izango duzu, baina produktuaren kalitatea gorena izango da (beti bezala). Zuganako tratuan ere ez da beherakadarik egongo: pertsonalizatutako arreta eskainiko dizugula zin egiten dugu!

 

  • Produktu guztietan prezio-kalitate erlazio hoberena topatuko duzu. Bertako komertzioan erosita benetako prezioa ordaintzen ari zarela dakizu, produktu horrek igarotako sektore guztien errespetuz.

 

  • Tolosan aurki ditzakezun saltokien kopuru eta aniztasunak harritu egingo zaitu: kalean izaten den giroa ez da gutxiagorako ere!

 

  • Bertako saltokietan inbertitutako 100 euroko, 68 komunitatera bertara itzultzen dira. Gastatzen duzun euro bakoitza, etorkizunean nahi duzun munduaren aldeko bozka izango da.

 

  • Tolosako merkealdiak ez dira eromena: non aurkituko duzu hemen baino arreta lasaiago eta pertsonalizatuago bat?

 

  • Gure saltzaileen ilusioak elikatzen dituzu: euren saltokiak beraien ametsen eta esfrotzuaren fruitua dira.

 

Bazatoz erosketak egitera? Desioen zerrenda betetzen hasi zaitezen, hemen klik eginda gure saltoki guztien zerrenda eta informazioa topatuko duzu.

 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Uncategorized @eu

EZ IZAN PAKETEA

Bizitzan bi aukera daude: pakete bat izatea edo etxerako modukoa izatea. Tolosa&Co elkartearen publizitate kanpaina Tolosako komertzio txikia sustatzeko....

Leer más