Tolosa&Co

hasieraTolosa&Co ezagutu

Tolosa&Co ezagutu

Tolosa&Co ezagutu

Tolosa&Co ezagutu 

Tolosak bere mendetako historian zehar merkataritza gune baten funtzioa bete du modu nagusi eta eredugarrian. Hain zuzen ere, plaza handi horretan, truke jarduerek, merkantzien elkartrukeek eta, oro har, merkataritza eta finantza jarduerek Tolosako herriaren egungo nortasuna egituratu dute.

Ezaugarri horri ehunka urtetan eutsi zaio. Eta hori hala gertatzeko, batetik, garaian garaiko beharretara egokitu behar izan dute tolosarrek eta, bestetik, merkatariek, belaunaldiz belaunaldi, gogoa eta nahia izan dituzte  gogor eusteko merkataritza gune garrantzitsua izateari.

Oraingo garaietara etorriz, merkataritza sektorearen interesak defenditzeko eta egoera berrietara egokitzeko gogo horrek, 1980an, ekarri zuen sortzea Gipuzkoako lehenbizikoetako merkatari elkartea: Igarondo. Elkarte hartan bildu ziren herriko merkatarien gehiengoaren interesak, merkataritzako formula berrien arloan zein erakunde publiko-pribatuekin eduki beharreko harremanen arloan. Gaur egun ere, erakunde horiek eragin handia dute merkataritzaren jardueran. 

Antzeko zirkunstantziak tarteko, 2005ean beste elkarte bat sortu zen: Alde Zaharra-Dendak. Honek, nahiz eta jarduketa esparru fokalizatuagoa eduki, Alde Zaharreko merkataritza sarearen gehiengo handi bat ilusionatu egin zuen eta herriko eta eskualdeko merkataritzaren beste ezinbesteko erreferente bihurtu zen.

Bi elkarteak, 2006an, Tolosako Merkataritza Mahaiko gune nagusi bihurtu ziren. Mahai hori Gipuzkoako Ganberak babestuta dago eta bertan dira Eusko Jaurlaritzako, Tolosako Udaleko eta Tolosaldea Garatzen agentziako ordezkariak, Tolosako merkataritza sektoreari, oraindik kementsua den sektoreari,  bultzada berri bat emateko.

Foro berri honen lanak gorabeherak izan baditu ere bere bizitza laburrean, esan behar da, bestetik, ondorio garrantzitsu hau atera duela: oso premiazkoa dela berriro ere merkataritza egokitzea egungo Tolosako errealitatera: orain arte ez zeuden erosketa ohiturak, bezero posibleen mugikortasun handiagoa, kontsumoa eta aisialdia uztartzen dituen erosketa kontzeptua... Horrek guztiak eskatu du komeni dela entitate berri bat sortzea, hasiera batean merkataritzako sektoreak bultzatuta, sigla baten azpian eta helburu berarekin biltzeko herriko merkataritza, zerbitzuen sektorea eta ostalaritza, feri eta azoken antolakuntzarekin batera, denen artean Tolosa jarraitu dadin izaten merkataritza, zerbitzu eta lehen mailako aisialdi plaza bat, geroz eta konplexuago eta aldakorrago den mundu honetan beste formula eta proposamen batzuekin lehiatzeko gauza izateko eta ingurukoen eredu.

Eta aipameneko oinarri, helburu eta nahiarekin entitate berri bat sortu da: ‘Tolosa&Co

ZUZENDARITZA BATZORDEA 2010 - 2012

Lehendakaria: Pedro Tolosa Mendia

Lehendakariordea: Elitxu Hilario Pasaban

Idazkaria: Agustin Aduriz Tellaetxe (Tolosaldeko MBDko arduraduna)

Diruzaina: Fermín Montilla Marijuan

Batzordekideak: Juanjo Ruiz Aramendi, Maite Oñativia Glez. de Uriarte, Josean Orus Letemendia

 

ZUZENDARITZA BATZORDEA 2012 - 2014

Lehendakaria: Fermín Montilla Marijuan

Lehendakariordea: Juanjo Ruiz Aramendi

Diruzaina: Leire Usandizaga Lizarribar

Batzordekideak: Josean Orús , Milagros Corral , Ixabel Mandiola


Imagen Imagen Imagen Imagen Imagen Imagen Imagen Imagen Imagen
agentzia: prismacm

© Tolosa&Co · azala | berriak | bazkideak | albuma | gertakizun eta jarduerak | estekak | eskaintzak · e-mail: info@tolosandco.org · tel. 943 653 578