Tolosa&Co

hasieraBerriakVISA Promozioa: New York-erako bidaiaren oinarriak

VISA Promozioa: New York-erako bidaiaren oinarriak

2017/04/03

VISA Promozioa: New York-erako bidaiaren oinarriak

Apirilaren 3tik maiatzaren 31 arteko VISA promozioaren oinarriak

1- 2017ko apirilaren 3tik maiatzaren 31ra Tolosa&Co-ko elkartekoak izanik Rural Kutxako datafonoa duten elkartekideen establezimenduetan egindako erosketak New York-erako bi pertsonentzako 5 eguneko bidaia baten zozketan sartuko dira. 


2- Sarian bi pertsonentzat New Yorkera hegazkin txartelak eta 4 gauetako hotela sartzen dira (egonaldia); aireportura joan-etorria, berriz, saridunak bere kabuz egin beharko du.


3- Bidaia hau 2018ko otsailean burutu beharko da.


4- Sariaren prezioa zehaztua dago, aldaketak egiteko aukera egongo da irabazlearen baldintzetara egokitzeko; dena den, ezingo da helmuga aldatu. Aldaketak prezioaren igoera suposatzen badu, desberdintasuna saridunak ordaindu beharko du. Gainera, inola ere ezingo da saria diruagatik trukatu.


5- Zozketa ekainaren 16ean egingo da, 13:15tan, Tolosa&Co-ren egoitzan, zehazki, Rural Kutxatik pasatzen dizkiguten data horietako erosketen artetik, sariduna atereaz.  Gainera, notario aurrean egingo dugu eta publikoa izango da.


6- Saridunari argazkia aterako zaio sariarekin eta bidaiako argazkiren bat ere erraztu beharko digu. Argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak promozionatzeko erabili ahal izango dira.


7- Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.


8- Promozioaren inguruan sor daitezkeen bestelako zalantzak argitzea Tolosa&Co-ko batzordearen esku geratzen da.

Imagen
Partekatu:
agentzia: prismacm

© Tolosa&Co · azala | berriak | bazkideak | albuma | gertakizun eta jarduerak | estekak | eskaintzak · e-mail: info@tolosandco.org · tel. 943 653 578