TOLOSA&CO

GIPUZKOAKO MERKATARI ELKARTERIK HANDIENA

Badira 7 urte Tolosako merkatariak elkartu eta Tolosa&Co sortu zutenetik, eta gaur egun sektore ezberdinetako 235 elkartekidek osatzen dute taldea: dendak, zerbitzuak, ostalaritza…

Gaur egun, mota honetako elkarteetan bateratzea da multinazionalen eta interneteko erosketen aurka elkar defendatzeko daukagun modu bakarra. Argi daukagu komertzio txikiaren balio positiboa horixe dela zehazki; txikiak izatea: zerbitzuaren kalitatea, gertuko tratua.

Horregatik, Tolosa&Cotik merkataritzarako aholkularitza eskaintzen da: eguneroko arazoetan laguntza, lizentzia eta baimenen gestioa, udaletxearekin zuzeneko komunikazioa, elkartekideentzako kurtso eta formazioak…

1980. Lehenengo merkatarien elkartea

Merkatarien sektoreko interesen defentsa 1980. urtean abiatu zen Gipuzkoako lehenengotariko merkatari elkartearen sorrerarekin: Igarondo Elkartea. Gerora, “Alde-Zaharra Dendak” izeneko bigarren elkartea ere existitu da.

2010. Tolosa&Co sortzen da

Tolosa&Co elkarte berria eratzen da komertzio txikiaren babeserako indar bat sortzearren: promoziorako, formaziorako eta aholkularitzarako.

2017. Oriaburu eraikina

Pedro de Tolosa kalean kokatutako Oriaburu eraikin ezagunera aldatu du bere kokapena Tolosa&Co-k, bertan elkartekideei arreta eta formazioak eskainiz.

ELKARTEKIDE IZATEAK

MILA ABANTAILA DITU

Aholkularitza komertziala

Laguntza eta informazioa diru-laguntza, lizentzia, baimen eta bestelako gai administratiboekin.

Ikastaroak

Ikastaro eta tailerrak gaur egunera egokitu eta berritzeko: erosketak, salmentak, marketing.

Lan-poltsa

Kurrikulumen datu-basera sarbidea zure establezimenduko lantaldea handitzeko.

Ekitaldiak eta promozioak

Ekitaldi eta promoziorako kanpaina ezberdinen antolakuntza komertzio txikia sustatzeko.