Tolosa&Co

hasieraEska ezazu zure Tolosa&Co Visa txartela

Eska ezazu zure Tolosa&Co Visa txartela

Tolosa&Co txartela eskatzeko inprimakia

Datu pertsonalak
Helbidea
Lan datuak
Banku-Helbideratzea
 

Datu pertsonalen babesaren politika irakurri eta onartzen dut.

Tolosa&Co Txartela erabiltzeko arau nagusiak

  1. Txartela norberarena eta besterenezina da, bere jabetza Nafarroako Rural Kutxarena da, aurrerantzean KUTXA eta titularrak atxekitako edozein saltokietan erabil dezake, zerbitzu eta ondasunak eskuratzeko.

    Txartela titularrari Kutxak bidaliko dio eskura edo postaz, bai lehenbiziko aldian eta berrizten den hurrengo aldi guztietan ere.

  2. Hilabeteko erosketen zenbatekoaren eta ordaintzeko dagoen zorraren batura ezin izango da Kutxak txartelarentzat emandako kredituaren muga baino handiagoa izan. Kutxak Kreditu-Ordainketa erako eragiketak baimenduko ditu, eta zenbatekoa kalkulatzerakoan Txartelak duen mugaren barnean sartuko ditu. Aurreko kasuan eta muga gainditzen denean, titularrak gehiagoko hori Kutxarenganako zortzat hartuko du.

  3. Erosketak txartelaren bidez egitean, hura behar bezala sinaturik aurkeztu beharko du. Halaber, salmenta faktura sinatu beharko du, titularrak egindako eragikatarekin adostasun osoa agertuz, eta bere nortasuna egiaztatzera beharturik izanen da hala eskatzen zaionean.

  4. Saltzaileak txartela erabiltzeari uko egiten badio, Kutxak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, nahiz eta bidezko jotzen dituen ekintzak aurrera eraman ahal izango dituen.

  5. Saldoaren kitapen osoa edo zatikakoa hilabetero egingo da. Titularrak txartelari atxikitzeko esandako kontuan zordunketa eginez.

  6. Titularrak, Araudi honetan ezarri bezala, zor duen kopurua Kutxari itzultzeko beharra betetzeko, dagokion fondo horniketa egin beharko du, delako zorra atxekitako bere kontuan zordundu ahal izateko.

    Diru-itzulketarako ezarritako epea zeinahi dela ere, Kutxak kontratu hau ezeztatu ahal izango du, Txartelaren bidez egindako eragiketa guztiak iraungitzat hartuz, eta une horretan kontzeptu guztiengatik zor den zenbatekoa ordaintzeko behartu, epaileren erabaki edo errekerimendu beharrik izan gabe, ondorengo kasu hauetan:

    1. Kontratu honen arabera adostutako edozein ordainketa-epetan Titularra inongo zorrik gabe baldin bada.
    2. Titularrak kontratu honen bitartez harturiko betebeharretako edozein betegabe uzten badu.
    3. Zuzenbidean ezarritako betebeharren kariaz aldez aurretiko epemuga izateko edozein arrazoi gertatzen denean

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako balizko kasuen arabera Kutxari kontratua deusaztatzeko dagokion eskubidea galdu gabe, Titularrak kapital nagusia, korrituak eta komisioengatik ordaindu behar dituen zenbatekoak adosturiko data eta baldintzetan ordaintzen ez baditu, bai eta Txartelaz egindako eragiketa guztiak, kontratuan aurrikusten diren arrazoiengatik, iraungitzat hartuak direnean ere, zor horiek interesak sortuko dituzte, berandutzeagatik, eta errekerimendu beharrik gabe, Kontsumorako Kredituari buruzko 7/95 Legeak ezarritakoaren arabera une bakoitzean zehazturiko gehienezko kopuruaren adinakoak, hain zuzen ere, ordainketak egin behar ziren dataren ondorengo lehen egunetik aurrera eta zorrak oaorik kitatu arte.

    Merkataritza Kodearen 377. artikuluan ezarritakoaren arabera, sortutako interesak, zor direnez, ordaindu ez badira, hilabetero kapitalari gehituko zaizkio, eta haiek ere, kapital moduan, interesak sortuko dituzte, aurreko paragrafoan azaldu den berandutzeagatiko interes-tipoan.

    Era berean, epemugaz gero zor diren kopuruek egunez-egun sortuko dute goian zehaztu den berandutza-interesa, errekerimendu beharrik gabe.

  7. Araudi honen bitartez arautzen den Txertela-kontratua mugagabekoa da. Txartelak, aldiz (erosketa tresna den aldetik), mugaturiko iraupen-epea du, bertan inprimaturik agertzen dena. Titularrak epe hori amaiturik txartela suntsitu behar du. Hala egiten ez badu, geroko dataz egindako diru-erabilpen guztiak haren kargu izango dira.

  8. Kutxak zein Titularrak kontratua edozein unetan deuseztatu dezakete, horren jakinarazpena elkarri eginez. Bi kasuotan Kutxak txartela ezereztatu behar du, zirkulaziotik bereziz, eta titularrak suntsitu. Titularrak hala agiten ez badu, iraungipen dataz gero txartela erabiltzeagatik sorturiko zor guztiak haren kargu izango dira.

    Txartelaren deuseztatzea Kutxaren borondateaz gertatzen bada, Titularrak araudia bate ez dualako, deuseztapenaren datan zorretan dagoen saldoa deuseztapena jakinarazi eta ondorengo hilabetean kitatu baharko da, kopuru osoan.

  9. Titularrak Txartela behar bezala erabili eta baliatzeko konpromisoa hartzen du. Haren galtzea edo lapurtzea berehalakoan jakinarazi baharko du Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan edo 91/807 01 62 telefonoan, hortik aurrera libre geratuko baita edozein erantzunkizunetaz. Titularrak erantzunkizuna izango du galtzea edo lapurtzea jakinarazi aurretik hirugarrengo inork egindako iruzurrezko erabilpenaz.

  10. Aldatu baldin bada titularraren ordaintzeko ahalmena, lantokia, helbidea, sinadurak, ordainketak helbideratzeko entitate edo kontua, edota Txartela ematerakoan kontuan izandako edozein datu eta ezaugarri pertsonal, horren berri eman beharko dio titularrak Kutxari. Kutxak titularrari helaraziko dion komunikazio guztia eskaera orrian zehaztutako edo azkenik jakinarazitako helbidera igorriko dio.

  11. Txartela erabiltzeak Baldintza Nagusi hauen ezagutza eta onarpen osoa dakar berarekin, geroago gerta daitezkeen aldaketak barne. Txartelari erantsitako zerbitzu berriak direla eta. Txartelarekin egiten diren operazioengatik aplikagarri diren gastu eta komisioen tarifak, Rural Kutxaren bulegoetan daude titularraren eskura.

  12. KUTXAk eta Tolosako merkataritza, zerbitzu eta ostelaritza elkartea (aurrerantzean ELKARTEA), biek ere TXARTELAren gainean daukaten kotitulartasuna arautzen duen Hitzarmenean ezarritakoari jarraiki, titularrari eta txartel gehigarrien gainerako titularrei jakinarazitzat ematen da beren datu pertsonalak Kutxaren eta ELKARTEAren fitxategietan sarturik egongo direla, eta bi horiei baimena eman zaiela datuon tratamendua egiteko kontratu honen garapena burutzeko eta produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko eta kontratatzeko zereginetan. Goian aipatutako datu pertsonal haiei dagokionean, delako baimena hedaturik dago datuok besterenganatzeko, nola KUTXAren eta ELKARTEAren menpeko elkarteengana, hala ELKARTEan sarturik dauden dendei, hala nola lankidetza hitzarmenak bi haiekin eratzen dituzten enpresei ere. Sinatzaileek honenbestez jakin badakite beren datuak erabiltzeari uko egiteko, haiek eskuratzeko, aldatzeko eskubideak gauzatu ahal dituztela. Kutxak Iruñean duen egoitzara idazkia zuzendurik, Foruen Plaza, 1, edota ELKARTEAk Basaurin duenera ere.

  13. Titularrak espreski adierazten du txartel honen erabilpenaz finantzatutako erosketa eta zerbitzuak bere gogoa erabat betez eta osoki eman izan zaizkiola.

    Halaberean, titularrak kontratu hau bideratzen du establezimendu honetan, jakinik eta aukera duela finantzazioa beste emaile batekin kontratatzeko.

Datu pertsonalen babesaren politika

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan (abenduaren 13koa) agindutakoari jarraiki, Tolosa&Co-k jakinarazten du gure formularioak betetzean borondatez emandako datuek konfidentzialtasun eta segurtasun osoa garantizatuta daukatela.

Idorperen konpromisoa da datu pertsonalen sekretua gorde eta beharrezko kudeaketa egitea beraien galera, aldaketa edota baimendu gabeko erabileratik zaintzeko.

Era berean, zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta ukapen eskubideez balia zaitezkeela jakinarazten dizugu, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, Tolosa&Co-ra bidaliaz "protección de datos" erreferentzia daukan eskaera.

agentzia: prismacm

© Tolosa&Co · azala | berriak | bazkideak | albuma | gertakizun eta jarduerak | estekak | eskaintzak · e-mail: info@tolosandco.org · tel. 943 653 578