50€ko txekeak, gabonetara aurreratzeko

Guztiok atsegin dugu gabon garaian opariak erosi, egin eta jasotzea. Baina gastu handiak beldur eman ohi digu. Aurten, Tolosako erosketak sustatzeko eta erosleei laguntza eskaintzeko helburuz, Tolosa&Co-k 50€ko txekeak salduko ditu 40€tan. Alegia, 10€ oparituko ditu erosketetan.

Gabonetako erosketak aurreratu eta aurrezteko modu paregabea eskaintzen du Tolosa&Cok: euren bulegoan 50€ko txekeak 40€tan eskuratzeko aukera izango da, azaroaren 12tik txekeak amaitu arte, 9:30etatik 17:00ak arteko ordutegian. Txeke horiek, Tolosa&Co-ren parten diren saltokietan kontsumitu ahal izango dira azaroaren 19tik abenduaren 2ra.

Hemen klik eginda Tolosa&Coren bulegoaren kokapen zehatza ikusi ahal izango duzu: Pedro Tolosa pasealekua, 2. zenbakia. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan mezu elektroniko bat bidaliz edo 943 65 35 78ra deituz.

Baldintzak:

  • NAN bakoitzeko eskaintza-bono bat bakarrik eskuratzeko aukera izango da.
  • 40€ko erosketaren truke, 50€ko balioa duen 4 txeke emango dira (10€ 3 txeke eta 20€ko txeke bat).
  • Tolosa&Co elkarteko kide diren saltoki guztietan kontsumitu ahalko dira: zerbitzu, komertzio edo ostalaritza saltokietan.
  • Txekeak batera edo sakabanatuta kontsumitu ahalko dira.
  • Txekea eskuratzeko epea: azaroaren 12tik amaitzen direnera arte, Tolosa&Coren bulegoan (astelehenetik ostiralera 9:30-17:00).
  • Txekea kontsumitzeko epea: azaroaren 19tik abenduaren 2ra arte.
  • Txekea erostean jasoko diren datuak: NAN, izen-abizenak, jaiotze data, herria, emaila eta mugikor zenbakia.
  • Txekeak gainontzeko kanpainetako txekeekin gehitu daiteke (metagarriak dira).


Agenda, Erosketak

Tolosa&Co elkarteko bazkideen topaketa

Urteroko Bazkide Topaketa ospatu dugu aste honetan, non Tolosako saltokietako arduradunek euren artean proiektu eta buruhausteak elkarbanatzeko aukera izan duten. Urte osoan lanean aritzen diren herritarrei eskerrak emateko antolatu nahi izan dugu topaketa. Gainera, aurten erretiroa hartu duten merkatariak ere omendu nahi izan genituen: Aparicio, Mabel...

Leer más
Erosketak

GOZONA eta MAITE ESTETICAri saria eman diete

  Azken asteburu honetan Gipuzkoako Merkatari Ganberak "10 bitxi" sariak banatu ditu, eta saridunen artean izan dira gure bi elkartekide: Pastelería Gozona eta Maite Estetica zentroa. Lehenengoa, merkataritza-ibilbidea saritu eta esker ona adierazteko. Bigarrena ordea, "Berriz" enpresaren barruan eman diren eskualdatzeen artean eredu arrakastatsu bat izan delako. Eskerrik...

Leer más