2010.uretan Tolosako merkatariak elkartu eta Tolosa&Co sortu zuten, eta gaur egun sektore ezberdinetako elkartekidek osatzen dute taldea: dendak, zerbitzuak, ostalaritza…
Gaur egun, mota honetako elkarteetan bateratzea da multinazionalen eta interneteko erosketen aurka elkar defendatzeko daukagun modu bakarra. Argi daukagu komertzio txikiaren balio positiboa horixe dela zehazki; txikiak izatea: zerbitzuaren kalitatea, gertuko tratua.
Horregatik, Tolosa&Cotik merkataritzarako aholkularitza eskaintzen da: eguneroko arazoetan laguntza, lizentzia eta baimenen gestioa, udaletxearekin zuzeneko komunikazioa, elkartekideentzako kurtso eta formazioak…
Merkatarien sektoreko interesen defentsa 1980. urtean abiatu zen Gipuzkoako lehenengotariko merkatari elkartearen sorrerarekin: Igarondo Elkartea. Gerora, “Alde-Zaharra Dendak” izeneko bigarren elkartea ere existitu da.
Tolosa&Co elkarte berria eratzen da komertzio txikiaren babeserako indar bat sortzearren: promoziorako, formaziorako eta aholkularitzarako.
Pedro de Tolosa kalean kokatutako Oriaburu eraikin ezagunera aldatu du bere kokapena Tolosa&Co-k, bertan elkartekideei arreta eta formazioak eskainiz.
Laguntza eta informazioa diru-laguntza, lizentzia, baimen eta bestelako gai administratiboekin.
Ikastaro eta tailerrak gaur egunera egokitu eta berritzeko: erosketak, salmentak, marketing.
Kurrikulumen datu-basera sarbidea zure establezimenduko lantaldea handitzeko.
Ekitaldi eta promoziorako kanpaina ezberdinen antolakuntza komertzio txikia sustatzeko.