Papergintzaren sektoreari lotuta egoteagatik ezaguna, Oria ibaiaren bailaran kokatzen da Tolosa. XIII mendean sortua, Gipuzkoako hiriburua izan zen 10 urtez, eta gaur egun erreferente garrantzitsua da eskualdean. Ingurune natural zoragarri batean kokatuta, ondare kultural eta historikoagatik aberatsa da Tolosa, eta bertako herritarren jarrerari eta oraindik mantentzen diren ohitura eta tradizioei esker, ahaztezina izango da zure bisita. Gainera, Tolosa den hiriburu komertzial, kultural eta sozialak eskaintzen dituen zerbitzu guztiez gozatu ahal izango da.
Erosketak egitera hurbildu zaitezke. Estali gabeko eta komertzio txikiz osatutako merkatal-zentru modura definitzen dugu Tolosa: izan ere, 1000 biztanleko 21 komertzio ditu, Europa mailako 8 komertzioren aldean. Komertzio guztiek arreta pertsonalizatua, gertukoa eta kalitatezkoa eskaintzen dute, oraindik bereziagoa bilakatuz.
Gure gastronomia dastatzera etortzera ere animatzen zaitugu: txuletak parrilan, ordu luzez sukaldatutako eskualdeko babarrun beltzak, gozo bereziak, eta beste hainbat jaki ezagutzeko.
Tolosako historia ezagutzeak ere merezi du: Nafarroara igarotzeko sortu zen zubi bat daukagu, antzinako hormak burura ekartzen dizkigun Gaztelako Atea, XII. mendeko monumentuak, edo Tolosa kiskali zuen sute ikaragarri baten aztarnak.
Eskaintza kultural zabala ere badaukagu: ekitaldiz eta kongresuz beteriko agenda. Kontzertuak, kirolak, antzerkiak, dantzak, feriak, azokak… eta Topic aretoa: Europan dagoen txotxongiloen museo bakarra.
Tolosak Renferen ibilbide motz, ertain eta luzeko ibilbideetan geldiuneak ditu.
¿Zein dira ordutegiak?Donostiatik abiatzen den autobusa dago momenturo artean dituen geldiuneekin.
Ordutegiak eta geltokiakBidegorria dago bai hurbileko herrietatik bertaratzeko, baita herria bera zeharkatzeko ere.
Google Maps-en ikusiErraz irritsi daiteke Tolosara edozein puntutatik N-1 autobidea nahiz eskualdeko-errepideak erabilita.
Nondik joango naiz?