GASTRONOMIA

DASTATZEKO HAMAIKA AUKERA

Tolosaldearen identitatearen nolakotasun ezagunenetako bat da bere gastronomia entzutetsua: ziur noiz edo noiz entzun izan duzula euren jatekoari buruz. Lapikoan ordu luzez egosiz izan ohi dituzten Tolosako babarrun edo perla beltzak, Ibarrako piper zoragarriak, gozogile tolosarren eskuez egindako pastel eta gozoak, haragi gorria parrilan prestatzen duten profesional ezagunak, sagardotegiak.. hatzak miazkatzeko moduko eskaintza kulinarioa.

Tolosa&Co elkarteak jatetxe eta taberna tolosar asko ditu bere baitan; bakoitza, bere berezitasunean nagusi: pintxoak, menuak, garaiko produktuak, plater bereziak.. Denak ezagutu ditzakezu hemen klik eginda, eta Tolosako mapan zehar nabigatuz.

Hemen klik eginez gero berriz, Tolosara bisita bat antolatzerakoan interesgarri izan zaizkizun izen batzuk topatuko dituzu.

TOLOSA: BETIRAKO ZAPORE ON BAT

ESKAINTZA KULTURAL ZABALA