Agenda

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!    Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea. Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen: [video...

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 62 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 12an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe. Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da,...

Eguberri hauetan ere Tolosan erosteak saria du! Herriko establezimenduetan kontsumitzen duzun bakoitzean boleto bat banatuko dizute eta gure erruleta magikoaren jaurtialdi bat modura izango da: ZEIN SARI TOKATUKO ZAIZU? Boletoa ireki eta ondo begiratu, 2500€ baitaude saritan. Bertan tokatu ahal izango zaizkizun txekeak eguberri hauetan nahiz...

Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan! Abenduaren 10etik urtarrilaren 5ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelu bat emango dizute. Ireki momentuan bertan eta adi begiratu: 50€ko 50 txeke irabazteko aukera dago, eta horien guztien artean urrezko goxoki bat dago,...

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala. Horregatik...

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu. Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan,...