TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak.

Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko diren 100dik gora sarietako bat irabazteko. Argi geratuko da, beste behin, bertako dendetan kontsumituz, denok daukagula zer irabazia.

Denera 2.740 euro ditugu saritan banatzeko. 2024ko urtarrilaren 6an egingo den El Niño loteriaren zozketan aterako diren zenbaki berak sarituko dira: lehen txartel saridunak, loteriako lehen sariari dagokion zenbakia duena, 1.000 euroko saria jasoko du. Bigarren txartel saridunak, aldiz, loteriako bigarren sariari dagokion zenbakia duenak, 500 euroko saria jasoko du. Eta hirugarren txartel saridunak, loteriako hirugarren sariari dagokion zenbakia duena, 250 euroko saria jasoko du. 

Loteriako lehen sariaren azken hiru zenbakietan bat datozen txartelek ere izango dute saria: 10 euroko 99 sari banatuko dira horien artean. Sari guztiak txeketan banatuko dira, Tolosa&Co elkarteari atxikitako establezimenduetan trukatzeko.

________________________________________________________________________________

ZENBAKI SARIDUNAK

  • Lehen saria: 94.974

10€ko txekea 974 zenbakian bukatzen duten boletoetan

  • Bigarren saria: 89.634
  • Hirugarren saria: 57.033

________________________________________________________________________________

Gure boletoekin irabazi ditzakezun sariak eskuratzeko gainerako baldintzak eta informazioa:

  • Toloterian parte hartzeko boletoak abenduaren 14etik urtarrilaren 5era bitarte banatuko dira, Tolosa&Co establezimenduetan, erosketen truke.
  • 10€ko 99 erosketa-txeke, 1000 euroko, 500 euroko eta 250 euroko txeke bana: Tolosa&Coren bazkide diren establezimendu guztietan erabili daitezke, 2024eko otsailaren 29ra arte. Egin klik hemen establezimenduen zerrenda ikusteko.
  • Boleto sariduna egokitu bazaizu, hurbildu Tolosa&Co-ren egoitzara, idatzi whatsappa 622 77 62 50 zenbakira, deitu 943 65 35 78ra edo idatzi email bat info@tolosandco.org helbidera. Sariak erreklamatzeko azken eguna: urtarrilak 20.
  • Boletoak Tolosa&Co merkatari elkartearen bazkide diren establezimenduetan bakarrik trukatu ahal izango dira.
  • Boletoak ezingo dira erabili orrialde honetan argitaratutako baldintzetan adierazitako data baino beranduago.
  • Boletoak originala izan behar du eta ezin du ez hautsita ez kaltetuta egon trukatzerako garaian.
  • Edozein arazo izanez gero, jarri harremanetan Tolosa&Corekin (info@tolosandco.org edo 943 65 35 78).


Erosketak

Non eskuratu dezakezu zure KATILUa?

Zure eguneroko kafea modu jasangarriagoan hartu dezazun sortu da KATILU, erabili-eta-botatzeko edalontzien hondakin kopurua murrizteko helburuarekin. Eskatu gure saltokietan KATILUa, hartu zure betiko kafea eta lagundu ingurumenari! Tolosako establezimendu hauetan aurkitu ahal izango duzu KATILU:  Iparra Beer Larramendi Okindegia  Mujika  Pasteleria Eceiza (Rondilla) Pasteleria Gozona  San...

Leer más
Agenda

TOLOSA&CO FASHION SHOWa, ostiral honetan: moda, tendentziak eta tokiko merkataritza

Datorren ostiralean, urriaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako ikur den Zerkausia modaren epizentro bihurtuko da Tolosa&Co Fashion Showak dirauen bitartean. Desfile hau Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatu du, eta bertako saltoki nahiz merkatarien talentua balioan jartzea bilatzen du, 2024ko udazken-neguko denboraldiko jantzi eta osagarri hoberenak erakutsiz. Desfilean 66...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más