Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!
Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 18:30etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz.
Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar batean.
Zer espero dezakegu aurten?
Edizio hau bereziki bizia eta anitza dator, maila goreneko parte-hartzearekin:
- Punta-puntako protagonistak: Desfilea Nerea Alias aurkezleak gidatuko du, eta giroa berotzeaz Alai tolosarra arduratuko da.
- Tokiko talentua pasarelan: Guztira 49 modelo arituko dira (adin eta estilo guztietako herritarrak), Tolosako 28 denda ezberdinetako jantziak eta osagarriak dotoreziaz defendatzen. Guztira 84 look ikusi ahal izango dira.
- Dantza eta artea: Deskantsuan, ikuskizunak ez du etenik izango SUARO proiektuaren eskutik; Izaro Urrestarazu eta Sua Enparantza dantzarien emanaldi bereziaz gozatu ahal izango dugu.
- Ileapaindegi eta makillajeaz Tolosako Inmakuladako ile-apainketa eta estetikako oinarrizko lanbide heziketako ikasleak arduratuko dira.
Gogoratu: Ez da sarrerarik behar! Ekitaldia irekia da eta herritar guztiak zaudete gonbidatuta modaren eta joeren artean arratsalde paregabe batez gozatzera.
Erosketak errazago, GOGOKO zerbitzuarekin
Pasarelan ikusten duzun horrekin maitemintzen bazara, oso erraz daukazu! GOGOKO zerbitzuari esker, erakutsitako jantzi eta osagarri guztiak online erosteko aukera izango duzu.
Nola egin? Oso erraza da: bidali WhatsApp bat Maialeni 688 750 783 zenbakira eta jantzia etxean jaso ahal izango duzu.
Ez galdu aukera gure merkataritza babesteko eta Tolosak modaren munduan duen potentziala bertatik bertara ezagutzeko. Zatoz maiatzaren 29an Triangulora!

