ABANTAILAK

ZEIN DIRA VISA TXARTELAREN ABANTAILAK?

Establezimenduetan ordaintzerako garaian Tolosa&Co-ren VISA txartela erabiltzeak bere garrantzia eta eragina ditu: batez ere, saria duelako. VISA txartel hau erabiltzen duten pertsona guztiak, hilabetero antolatzen diren eskaintza eta zozketa berezietan parte hartuko dute.

Azken urte honetan, Tolosa&Co-ren VISA txartelarekin erosketak egin dituztenen artean Nueva Yorkera bidaia bat zozketatu da; eta besteak beste, Tolosako Azokako garaiko produktuekin osatutako saskiak, gabonetako aginaldoak eta deskontu baleak ere oparitu dira.

Eguberrietako kanpainarako ere joku dibertigarri bat antolatu zen: Prezio Juxtua. Ez zen derrigorrezkoa txartela erabiltzea; baina bai, kasu honetan, Tolosako komertzio txikian erostea: horixe baita gure helburua, establezimendu lokalen salmentak sustatzea.

 

VISA txartelaren zalantza ohikoenak argituko dizkizugu:

Nola lor dezaket txartela?

Tolosa&Co-ren elkartekide den edozein denda edota establezimendutan nahiz Nafarroa Etorbidean kokatuta dagoen Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eskatu dezakezu, edo gure inprimakiaren bitartez, beharrezko datu guztiak betez.

Zenbat balio du?

Guztiz doakoa da: hasieratik eta betirako. Gainontzeko VISA txartelak bezala, Tolosa&Co-ren txartelak ere VISA txartelen berezko kontraprestazio guztiak eskaintzen ditu, emisio kosturik edo urteko komisiorik gabe.

Beharrezkoa da bankuz aldatzea?

Tolosa&Co-ren VISA txartela eskuratzeko ez da beharrezkoa zure ohiko erakundean aldaketarik egitea. Zuk erabakiko duzu zein entitatetan egingo diren txartelarekin egingo dituzun ordainketa eta karguak; zure betiko kontua edo sortuko duzun kontu berri bat izanda ere.  Egindako gastuak, aukeratutako ordainketa modalitatea nahiz txartelean pilatutako deskontuen informazioa duen laburpena hilero jasoko duzu.

Sariak irabazi ditzaket?

Tolosa&Co elkarteak euren VISA txartela erabiltzen duten erabiltzaileen fideltasuna saritzen du elkartekide diren establezimendu guztietan: denda, ostalaritza nahiz zerbitzuetan. Eskaintza bereziez, pilatutako deskontuez, opariez nahi deskontu txartelez gozatu ahal izango duzu, besteak beste. Horretarako, urtean zehar eskaintza eta promozio ezberdinak antolatzen dira, eta erabiltzaile guztiek jasotzen dute hauen inguruko informazio eguneratua.

Zein dira abantaila ekonomikoak?

Tolosa&Co VISA txartelarekin zure erosketen ordainketak hiru kuota erosotan zatikatu ahal izango dituzu, interesik eta aparteko kosturik gabe. Ordainketak hileroko gehiagotan zatikatu nahiko bazenu ordea, egokitutako baldintza berezi batzuk izango dituzu.

VISA TXARTELAREKIN

LORTU SARIAK HILABETERO

Ordaindu Tolosa&Co-ren visarekin kanpainara atxikitutako saltokietan eta irabazi sariak momentuan: ondo begiratu ticket-a!

Opari-txekeak, kultur ekitaldietarako sarrerak, otorduak…