Agenda

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala. Horregatik...

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu. Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan,...

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 67 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 7an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe. Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da,...

Gabon hauetarako Tolosa&Co-k Tolosako Konpartsarekin batera antolatu duen erraldoi eta burhandien tailerrerako sarrera berriak jarriko dira salgai gaur (abenduak 19), 12:00etatik aurrera. Txanda hauetan adin guztietako haurrak nahastuko dira (4 urtetik 11 urtera); beraz, kontuan hartu hau ume txikiak inskribatu nahi badituzue. Hauek dira salgai jarriko...

Tolosako artista eta musikariak izango dira eguberri hauetan gure kaleak girotuko dituztenak, Tolosa&Cok martxan jarritako "Tolosa izarrez beteta" ekimena dela eta. Ziur bat baino gehiago topatuko duzula erosketak egiten ari zaren bitartean! Hemen gure kaleetan arituko diren artista guztien izen eta ordutegiak: Abenduak 18, 18:00 (Foru Etorbidea...

4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Tolosako erraldoi eta buruhandien tailerra antolatu du eguberri hauetarako Tolosa&Cok. Tailerrak 3 eguneko iraupena izango du, eta 2 txanda egongo dira:1. txanda: abenduak 23, 26 eta 27.2. txanda: abenduak 30, urtarrilak 2 eta 3. Adinaren araberako taldeak izango dira:...

Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu: abenduaren 10etik urtarrilaren 10ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelo bat emango dizute. Ireki eta adi begiratu: ehundaka sari irabazteko aukera dago (katiluak, ostalaritza eta erosketa txekeak, poltsak...

Urriaren 3tik 20ra, erosi gure establezimenduetan Tolosa&Co VISA txartelarekin eta begiratu tiketean sariduna izan ote zaren! 10, 20, 30 edota 50€ko baleak zoketatuko dira, eta guztira 1.500€ izango dira saritan. Oraindik ez badaukazu Tolosa&Co-ren VISA txartela, bete hemen azpikaldeko formularioa eta etxera bidaliko dizugu txartela. Hemen...

Erosi KOMERTZIO TXIKIAREN BONUA agortu aurretik! 50€, 40€ren truk. 1️⃣ Eskatu bonua Tolosa&Coren ofizinan edo ONLINE mezu pribatu bat idatziz. NAN bakoitzeko 2 bonu gehienez. 2️⃣ Ordaindu 40€ eta guk 50€ko bonua emango dizugu (10€ opari!) 3️⃣ Kontsumitu Tolosa&Co-ren komertzio eta ostalaritzan, urriaren 31 arte. Eta GOZATU Tolosan egindako erosketez. ? 200 bonu...