BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da! 

 

Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da!

BRADERIE festa, denontzako egun berezia izatea nahi da eta horretako etxeko txikienentzat ere zenbait ekintza antolatu ditugu:

[EGUNERAKETA: Asier Burguete ez da izango]

Hurrengo mapan bakoitzaren kokalekua ikus dezakezu (egin klik mapan zehar nabigatzeko!):

 

Hauek izango dira parte hartuko duten saltokiak:

 Amelie, Amets Jostailu denda, Anddare, Arkupe, Arretxe, Arsuaga Bizikletak, Arteka, BàB, Benefit, Berezi Tallas Especiales, Brunila (2), Colors, Corner, Dandaka, Einde, Eskuz, F&J, Farmacia Bronte, Gabirondo, Garazi, Haiz, Jantzi Zure Arima, Joyeria CID, Kanikak, Karmele, Kimetz, Kimetz 2.0, La Ratita Presumida, Lara, Lardies Lenceria, Leffer, Lizarribar, Mauka, Mugar (2), MY54, Neuda, Noor, NZB, Ondoloin, Oski, Pasaban, Peage, Pottoko, Rainbow, Roncal, Roncal Outlet, Serendipity, Shanti Kirolak, Shanti Zapatillas, SKFK, Tantai, Tasia, The Factory, Txirrita, Ubel, Xarma.

Tolosan merkataritzak badu bere xarma urte guztian zehar, baina Braderie moduko festei esker ezagutzen ez zenituen Tolosako komertzio txikiak aurkitzeko aukera paregabea duzu! Tolosa&Co elkarteak gonbita luzatzen dizu herrian antolatzen diren ekintzetara gerturatzeko.

Braderie bezalako albisteen berri emailez jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera hemen klik eginda.

Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org

             



Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más
Agenda, Erosketak

Ez galdu eguberri hauetan eskaintzeko daukagun guztia!

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea. Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen: [video...

Leer más
Erosketak

Bono kanpaina berria: ORDAINDU 20€ ETA KONSUMITU 30€!

BONUAK AGORTU DIRA! GOGORATU ABENDUAK 1 BAINO LEHEN ERABILI BEHAR DIRELA ? _______ Erosketa-bonu kanpaina berria abiatuko du Tolosa&Co-k, datorren azaroaren 7tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€eko balioa duen erosketa txeke bat jasoko du bueltan. Beraz, ordaindutakoa baino 10€ gehiago izango ditu Tolosa&CO-ren saltokietan kontsumitzeko. Salmenta azaroaren...

Leer más