BRADERIE 2022
Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 62 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 12an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe.
Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da, eta horretarako, etxeko txikienentzako ekintzak ere antolatu dira, guraso eta helduek komertzio txikian kontsumitzearen aldeko filosofiara hurbildu ditzaten. Hemen programazioa:
Saltoki gehienetako arduradunek denden kanpokaldean kokatzen dute merkatutako produktuekin osatutako postutxoa, nahiz eta nukleo komertzialetik urrutiago dauden saltokietako batzuek Tolosako Trianguloan kokatuko duten. Mapa honetan ikusi dezakezu postu bakoitzaren kokalekua (egin klik mapan zehar nabigatzeko!)
Ondorengoak izango dira saltoki parte-hartzaileak:
Algara, Amelie, Amets Jostailu denda, Anddare, Aralar Camp Base, Arkupe, Arretxe, Arsuaga Bizikletak, Arteka, BàB, Benefit, Berezi Tallas Especiales, Bolsos Zunzu, Brunila, Colors, Corner, Dandaka, Eme&Eme, Eskuz, Einde, Esnal, F&J, Farmacia Bronte, Gabirondo, Garazi, Jantzi Zure Arima, Joyeria CID, Kanikak, Kimetz, La Ratita Presumida, Lara, Lardies Laboral, Lardies Lenceria, Le True, Leffer, Lizarribar, Mauka, Mugar, MY54, Neuda, Niko, Noor, NZB, Oiarbide Oinetakoak, Ondoloin, Oski, Pasaban, Peage, Pottoko, Rainbow, Roncal, Roncal Outlet, Shanti Kirolak, Shanti Zapatillas, SKFK, Tantai, Tasia, The Factory, Txirrita, Ubel, Xarma.
Braderie azoka, komertzio txikiak Tolosari ematen dion biziaren islada da: estali gabeko merkatalgune atsegina da Tolosa, inoiz ez geldi ez isilik egoten ez dena. Horregatik elkarteak herrira gerturatu eta Tolosako komertzio txikian kontsumitzeko hautua egitera gonbidatu nahi zaitu; bai Braderie festan, baita gainontzeko egun guztietan ere.
Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org