Elkartasuna leihotik leihora

Egun hauetan jabetzen ari gara funtsezkoa dela bizilagunen arteko laguntza; eta leiho batek sentimendu asko irekitzen dizkigula: animoak, emozioak, txaloak, esker ona, lagun berriak, bizitza soziala eta haize pixka bat. Horregatik, konfinamendurako beste baliabide batekarri nahi izan dizuegu.

Positibismoz betetako ilustrazio batzuk jarri ditugu deskargatzeko moduan, guztion eskura, zuen leiho, saltoki, edota etxean jartzeko eta ingurukoak ahal den ehinean animatzeko! Koloreztatuta edo koloreztatu gabe inprima ditzakezu, ondoren, etxeko txikienek margotu ditzaten.

Egin klik deskargatu nahiko zenukeen argazkian eta aukeratu zure bertsioa: koloreztatua edo koloreztatu gabekoa. Zure leihoan ikusi nahi dugu! Animatu eta elkarbanatu sare sozialetak, #TolosarrakEtxean traola erabilita.

Animo guztioi eta lagundu animoak banatzen!

Tolosa&Co



Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!    Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

Ez galdu eguberri hauetan eskaintzeko daukagun guztia!

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea. Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen: [video...

Leer más