Erruleta magikoa: gabon hauetan, 2.500€ ditugu saritan!

Eguberri hauetan ere Tolosan erosteak saria du! Herriko establezimenduetan kontsumitzen duzun bakoitzean boleto bat banatuko dizute eta gure erruleta magikoaren jaurtialdi bat modura izango da: ZEIN SARI TOKATUKO ZAIZU? Boletoa ireki eta ondo begiratu, 2500€ baitaude saritan.

Bertan tokatu ahal izango zaizkizun txekeak eguberri hauetan nahiz oporren ostean gozatzeko opari zoragarriak dira: erretegi baten otordua, ongizaterako tratamendu bat, iberikoen lote handi bat, kafetegi batean goxo gosaltzeko aukera, norbait jatetxe batera eramateko gonbidapena, gogoko zerbitzua erabiltzeko deskontu-kode bat, gure “askoz ere gehiago” erosketa poltsa nahiz karroak, edota, nola ez, Tolosa&Coren establezimenduetan trukatzeko erosketa-txekeak.

Gure herrian erosi eta gainera trukean saria jasotzea.. opari bikoitza da!
Zain duzu Tolosa&Co-ren erruleta magikoaren magia, ZAIN DUZU TOLOSAKO SALTOKIEN MAGIA ?

__________________________________________________________________

Gure boletoetan topa ditzakezun sariak eta opariak trukatzeko baldintzak:

  • 10€ko 30 erosketa-txeke, 20€ko 30 txeke eta 50€ko 10 txeke: Tolosa&Coren bazkide diren establezimendu guztietan erabili daiteke, 2022ko urtarrilaren 15era arte. Egin klik hemen establezimenduen zerrenda ikusteko.
  • Erretegietan otordua egiteko 2 sari (100€ko balioa du bakoitzak): Casa Julian, Casa Nicolás, Botarri edo Burruntzi erretegian trukatu beharko da 2022ko otsailaren 28a baino lehen.
  • Gosari bat egiteko 4 sari (10€ko balioa du bakoitzak): Eceiza, Gozona, Larramendi, Guki, Photocafe edo Plan B kafetegian trukatu beharko da 2022ko otsailaren 28a baino lehen.
  • Jatetxeetan otordua egiteko 6 sari (50€ko balioa du bakoitzak): Bar 66, Illargi, Orbela Taberna, Hotel Oria, Koinobori, Ikatza, Elurra edo Cocinas Mujika jatetxean trukatu beharko da 2022ko otsailaren 28a baino lehen.
  • Ongizate tratamenduetarako 12 txeke (20€ko balioa du bakoitzak): Tolosa&Coren bazkide diren farmazia*, ileapaindegi, optika, fisioterapia zentru, hortz-klinika edota edertasun saltokietan trukatu beharko da 2022ko otsailaren 28a baino lehen. Egin klik hemen Tolosa&Coren establezimenduen zerrenda ikusteko. *Medikamendurik ezin da erosi txekeekin.
  • Iberikoen sorta bateko 5 sari (30€ko balioa du bakoitzak): Altuna, Arozena, Alejandro Goya, Imanol Barriola, Iturralde, Miren, Muñagorri edo Otzarreta harategian trukatu beharko da 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen.
  • “Askoz ere gehiago” lelodun Tolosa&Coren 150 erosketa-poltsa: tokatutako saltokian bertan jaso beharko da.
  • “Asko ere gehiago” lelodun Tolosa&Coren 5 erosketa-karro: Tolosa&Coren egoitzan jaso beharko da (Pedro de Tolosa pasealekuan). Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00-16:30.
  • GOGOKO zerbitzua erabiltzeko 10€ko 10 deskontu-kode: Gogokoren whatsapp zerbitzuaren bitartez trukatu beharko da, 2022ko otsailaren 28a baino lehen.
  • Boletoak Tolosa&Co merkatari elkartearen bazkide diren establezimenduetan bakarrik trukatu ahal izango dira.
  • Boletoak ezingo dira erabili orrialde honetan argitaratutako baldintzetan adierazitako data baino beranduago.
  • Boletoak originala izan behar du eta ezin du ez hautsita ez kaltetuta egon trukatzerako garaian.
  • Edozein arazo izanez gero, jarri harremanetan Tolosa&Corekin (info@tolosandco.org edo 943 65 35 78).


Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!    Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

Ez galdu eguberri hauetan eskaintzeko daukagun guztia!

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea. Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen: [video...

Leer más