TOLOSA&CO FASHION SHOWa, ostiral honetan: moda, tendentziak eta tokiko merkataritza
Datorren ostiralean, urriaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako ikur den Zerkausia modaren epizentro bihurtuko da Tolosa&Co Fashion Showak dirauen bitartean. Desfile hau Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatu du, eta bertako saltoki nahiz merkatarien talentua balioan jartzea bilatzen du, 2024ko udazken-neguko denboraldiko jantzi eta osagarri hoberenak erakutsiz.
Desfilean 66 look erakutsiko dira, adin, neurri eta estilo guztietako haurrentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako proposamenak barne. Look guztiak Tolosako 40 saltokitako arropekin sortu dira osotasunean, gure herrian azken joerak eta lehen markak topatu daitezkeela erakutsi nahian. Makillajeaz ere elkarteko makillatzaileak arduratuko dira. Modeloak, Tolosaldeko haur, heldu eta gazteak izango dira.
Pasarelaren front-rowean modaren, telebistaren eta sare sozialen munduko pertsona ezagunak eseriko dira; besteak beste Laura Chamorro, Asun Dominguez, Iratxe Gaztelu, Iker Álvarez eta modaren beste zenbait zale sutsu. Gainera, bertako artista den Mattin Zeberioren eta Klaap Dantza Eskolaren emanaldi bereziaz gozatu ahal izango da. Luxuzko gonbidatu hauek desfilea ikuskizun ahaztezin bihurtuko dute, ezin duzu galdu!
Gainera, desfile honen gauzarik zirraragarrienetakoa da bertan ikusiko dituzun arropa eta osagarri guztiak online erosteko aukera izango duzula. Nola? Oso erraz. GOGOKO zerbitzuari esker, edozein jantzi erosi eta etxean jaso ahal izango duzu Maialeni zenbaki honetara Whatsapp bat bidaliz: 688 750 783. Horrez gain, desfilearen egun berean online lookbook bat jarriko da eskuragarri, eta bertan ikusi ahal izango duzu jantzi bakoitza Tolosako zein saltokitakoa den, bertara zuzenean erostera hurbildu nahiko bazenu ere.
Ez da sarrerarik behar bertaratzeko. Tolosa&Co Fashion Showa irekia da, eta modaren eta tendentzien artean arratsalde paregabeaz gozatu nahi duten guztiei dago zuzendua, bertako merkataritza babesten den bitartean.
Desfile honek tokiko merkataritzaren potentziala nabarmentzen du, eta era berean, Tolosa modaren euskal epizentro bilakatzen du arratsalde batez. Ez galdu Tolosa&Co Fashion Showa!
________________________________________________________________________________
Esker bereziak: Chroma Estudioa, Bidean produkzioak, Sara Alonso, Mattin Zeberio, Ana Soto (Shuyana), Garbiñe Mozo (Saberri), Klaap Dantza Eskola, Monte Albeitería, Insalus.