Tolosako Ostalaritza zure etxera
Covid19-ren ondorioz jatetxe eta tabernak itxi dituztenez, Tolosako ostalari askok etxerako janari zerbitzua eskain
Gehiago irakurriTolosaldearen identitatearen nolakotasun ezagunenetako bat da bere gastronomia entzutetsua: ziur noiz edo noiz entzun izan duzula euren jatekoari buruz. Lapikoan ordu luzez egosiz izan ohi dituzten Tolosako babarrun edo perla beltzak, Ibarrako piper zoragarriak, gozogile tolosarren eskuez egindako pastel eta gozoak, haragi gorria parrilan prestatzen duten profesional ezagunak, sagardotegiak.. hatzak miazkatzeko moduko eskaintza kulinarioa.
Tolosa&Co elkarteak jatetxe eta taberna tolosar asko ditu bere baitan; bakoitza, bere berezitasunean nagusi: pintxoak, menuak, garaiko produktuak, plater bereziak.. Denak ezagutu ditzakezu hemen klik eginda, eta Tolosako mapan zehar nabigatuz.
Hemen klik eginez gero berriz, Tolosara bisita bat antolatzerakoan interesgarri izan zaizkizun izen batzuk topatuko dituzu.
Covid19-ren ondorioz jatetxe eta tabernak itxi dituztenez, Tolosako ostalari askok etxerako janari zerbitzua eskain
Gehiago irakurriAurten ere, urriarekin batera, iritsi da Mikologika azoka Tolosara: perretxikuaren inguruko ekimen ugari izango dit
Gehiago irakurri