Bono kanpaina berria: ORDAINDU 20€ ETA KONSUMITU 30€!
BONUAK AGORTU DIRA! GOGORATU ABENDUAK 1 BAINO LEHEN ERABILI BEHAR DIRELA ?
_______
Erosketa-bonu kanpaina berria abiatuko du Tolosa&Co-k, datorren azaroaren 7tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€eko balioa duen erosketa txeke bat jasoko du bueltan. Beraz, ordaindutakoa baino 10€ gehiago izango ditu Tolosa&CO-ren saltokietan kontsumitzeko. Salmenta azaroaren 7an jarriko da abian: Tolosa&Co-ren egoitzan erosi beharko dira bonuak (egin klik hemen helbidea ikusteko), astelehenetik ostegunera 8:00etatik 20:00etara (eguerdian itxi gabe). Izakinak agortu arte mantenduko da irekita salmenta.
Nola erosi bonuak?
- Tolosa&Co-ren egoitzan, azaroaren 7tik hasita bonuak amaitu arte.
- Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 20:00etara (eguerdietan ez dugu itxiko).
- NAN bakoitzeko bonu bat soilik erosi ahal izango da. NAN-a erakutsi beharko da (18 urtetik gorakoa behar du izan).
- Norbaiti bonua erosi nahi bazaio: pertsona bakoitzak, gehienez, 3 NAN erakutsi ahal izango ditu eta beraz, 3 bonu erosi.
- Ordainketa kreditu txartelez nahiz eskudirutan egin ahal izango da.
- Erosketa egiten den momentuan erabiltzaileari ondorengo datuak eskatuko zaizkio: izen abizenak, identifikazioa (NAN zenbakia), jaiotze data, harremanetarako telefono zenbakia eta herria.
Bonuen erabilera eta baldintzak:
- Bezeroak 20€ ordainduko ditu eta 30€ko balioa duen erosketa txekea jasoko du. Tolosa&Co elkarteak emango dizkio 10€ gehigarriak.
- 30€ bonu hau 10€ko 3 txekeetan entregatuko zaio bezeroari; horrela, komertzio bakarrean edo ezberdinetan trukatu ahal izango du.
- Bonuak kontsumitu ahal izateko azken eguna abenduak 1 izango da.
- Bonuak Tolosa&Co-ren elkartekide diren edozein saltokitan kontsumitu ahal izango dira. Bonu bakoitzaren atzean saltokien zerrenda irakurri ahal izango da (eta hemen klik eginda digitalean ikusi ahal izango da): janari dendak, arropa, oihalak, kirola, oinetakoak, zerbitzu saltokiak, ostalaritza…
- Erosketak 10€koa edo gehiagokoa izan beharko du 10€ko bonu bakoitza erabiltzerako garaian; inoiz ez, txekearen balioa baino baxuagoa. Erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko.
- Bonuak ezin direnez eskudiruagatik trukatu eta bonuaren zenbatekoa ez denez itzuliko, produktua itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoko bonu propio bat eman dio erabiltzaileari.
- Bonuak modu arduratsuan erosi eta erabili beharko dira, eta kontuan hartu beharko da bonurik edo ordaindutako zenbatekorik ez dela itzuliko berauek galdu, ahaztu edo ezjakintasunagatik sortu daitezkeen bestelako egoerengatik.
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan info@tolosandco.org helbidera mezu bat idatzita edo 943 65 35 78 zenbakira deituta.