Iraileko bultzada: 2000€ banatuko ditugu!

Iraileko bultzada emateko prest itzuli gara oporretatik: 2000€ banatuko ditugu zuzeneko saritan! Guztira, Tolosako saltokietan erabiltzeko 50€-ko 40 txeke irabazteko aukera egongo da. Ez al da ikastetxera eta lanera itzulera baretzeko berri ona?
Hauxe da zure saria eskuratzeko zozketan sartzeko egin beharko duzun bakarra: irailean zehar erosi Tolosako saltokietan Tolosa&Coren VISA txartelarekin, eta 50€ko 40 txeke irabazteko aukera izango duzu zuzen-zuzenean (alegia, zozketa ez da aurrerago gauzatuko, momentuan jakingo duzu ea irabazi dituzun!). Eta hori bakarrik ez, VISAren berezko abantailak izango baitituzu erosketetan:
Finantzatu erosketak interesik gabe: ordaindu 3 hilabetetan eta ahaztu iraileko gastu handiaz.
 
 Ez ordaindu hilabetean bertan: zergatik ez utzi datorren hilabeterako, diru-sarrerak izan arte itxaroterik badaukagu?
 
Irabazi deskontuak Tolosako saltokietarako: 2000€ txekeetan!
 
Iraila honetan gure #bultzada besterik ez duzu beharko. Oraindik ez badaukazu gure Visa txartela, eskatu hemen klik eginda!


Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más