Gogoko EXPRESS: erosi online eta jaso erosketa egun berean!
Online erostea eta Tolosako saltoki txikietan erostea bateragarriak dira orain, GOGOKO zerbitzuaren bitartez. Baina ez hori bakarrik: orain, Tolosaldean bizi bazara, egun berean jaso ahal izango duzu zure erosketa!
Horretarako baldintza bakarra bete beharko duzu: Tolosaldekoa izatea. Baina horrek ez du esan nahi beste toki batean bizi bazara ezin dituzula GOGOKOtik erosketak egin; izan ere, penintsula osora 24 ordutan egiten dira bidalketak! Egin zure eskaera whatsappez 688 750 783 zenbakira idatzita.
-
Zer erosi dezaket GOGOKO zerbitzuaren bitartez?
BURURATZEN ZAIZUN GUZTIA! Arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, etxetresnak, edertasun-produktuak, farmazia eta parafarmaziakoak, loreak, kirola egiteko beharrezko materiala… behar duzun guztia. Eta orain (eta Tolosan jasotzeko bada), Gogoko EXPRESS zerbitzuari esker produktu freskoak ere eskatu ditzakezu (harategiak, frutategiak, …), egunean bertan egiten denez entrega, ez du freskotasuna galduko! Maialeni whatsapp bat bidali (688 750 783) eta behar duzun hori Tolosako saltokiren batean topatzen saiatuko da, zure etxera bidaltzeko.
-
Nola erabiltzen da GOGOKO? Nola egiten dira erosketak?
Eskaera bat egin nahi baduzu (edo besterik gabe informazioa jaso), bidaliguzu whatsapp bat hurrengo zenbakira: 688 750 783. Maialenek erantzungo dizu, eta behar duen informazio hori eskatuko dizu: neurriak, koloreak, edo dena delako aldaera. Argazkiren bat behar baduzu ere, gustora bidaliko dizu! Behin erosketa egin nahi duzula konfirmatuta, esteka bat bidaliko dizu SMS bitartez kreditu txartelaren bitartez ordainketa egin dezazun. Behin ordainketa eginda, produktuaren bidalketarako beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkizu, eta 24 ordutan zuk aukeratutako helbidean jasoko duzu GOGOKO kaxa! ? (Bidalketa Tolosaldera bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili ahal izango duzu)
-
Nondik bidaliko dizkidazua erosten ditudan produktuak?
Eskatzen dituzuen produktu guztiak Tolosako saltoki txikietan erosten ditugu zuzenean, ondoren GOGOKOren kaxan sartu eta mimo handiz zure etxera bidaltzeko ?? Hemen klik eginda gure sarean dauden saltoki guztien zerrenda ikusi dezakezu!
-
Nora egiten dituzue bidalketak, eta zein dira bidalketa epeak nahiz gastuak?
Bidalketak penintsula osora egiten ditugu, 24 ordutan, zuk aukeratutako helbidera: etxera, lanera, edo zuk behar duzun horretara. Bidalketa gastuak: 3€.
Hori bai! Bidalketa Tolosaldera egingo bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili dezakezu: 13:00ak arte egindako eskaerak egun berean jaso ahal izango dituzu, 18:00-20:00 artean. Arratsaldean egiten diren eskaerak hurrengo egunean (18:00-20:00) jaso ahal izango dira. Bidalketa gastuak: 2€.