Gogoko EXPRESS: erosi online eta jaso erosketa egun berean!

Online erostea eta Tolosako saltoki txikietan erostea bateragarriak dira orain, GOGOKO zerbitzuaren bitartez. Baina ez hori bakarrik: orain, Tolosaldean bizi bazara, egun berean jaso ahal izango duzu zure erosketa!

Horretarako baldintza bakarra bete beharko duzu: Tolosaldekoa izatea. Baina horrek ez du esan nahi beste toki batean bizi bazara ezin dituzula GOGOKOtik erosketak egin; izan ere, penintsula osora 24 ordutan egiten dira bidalketak! Egin zure eskaera whatsappez 688 750 783 zenbakira idatzita.

 

  • Zer erosi dezaket GOGOKO zerbitzuaren bitartez?

BURURATZEN ZAIZUN GUZTIA! Arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, etxetresnak, edertasun-produktuak, farmazia eta parafarmaziakoak, loreak, kirola egiteko beharrezko materiala… behar duzun guztia. Eta orain (eta Tolosan jasotzeko bada), Gogoko EXPRESS zerbitzuari esker produktu freskoak ere eskatu ditzakezu (harategiak, frutategiak, …), egunean bertan egiten denez entrega, ez du freskotasuna galduko! Maialeni whatsapp bat bidali (688 750 783) eta behar duzun hori Tolosako saltokiren batean topatzen saiatuko da, zure etxera bidaltzeko.

 

  • Nola erabiltzen da GOGOKO? Nola egiten dira erosketak?

Eskaera bat egin nahi baduzu (edo besterik gabe informazioa jaso), bidaliguzu whatsapp bat hurrengo zenbakira: 688 750 783. Maialenek erantzungo dizu, eta behar duen informazio hori eskatuko dizu: neurriak, koloreak, edo dena delako aldaera. Argazkiren bat behar baduzu ere, gustora bidaliko dizu! Behin erosketa egin nahi duzula konfirmatuta, esteka bat bidaliko dizu SMS bitartez kreditu txartelaren bitartez ordainketa egin dezazun. Behin ordainketa eginda, produktuaren bidalketarako beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkizu, eta 24 ordutan zuk aukeratutako helbidean jasoko duzu GOGOKO kaxa! ?  (Bidalketa Tolosaldera bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili ahal izango duzu)

 

  • Nondik bidaliko dizkidazua erosten ditudan produktuak?

Eskatzen dituzuen produktu guztiak Tolosako saltoki txikietan erosten ditugu zuzenean, ondoren GOGOKOren kaxan sartu eta mimo handiz zure etxera bidaltzeko ??  Hemen klik eginda gure sarean dauden saltoki guztien zerrenda ikusi dezakezu!

 

  • Nora egiten dituzue bidalketak, eta zein dira bidalketa epeak nahiz gastuak?

Bidalketak penintsula osora egiten ditugu, 24 ordutan, zuk aukeratutako helbidera: etxera, lanera, edo zuk behar duzun horretara. Bidalketa gastuak: 3€.

Hori bai! Bidalketa Tolosaldera egingo bada, GOGOKO Express zerbitzua erabili dezakezu: 13:00ak arte egindako eskaerak egun berean jaso ahal izango dituzu, 18:00-20:00 artean. Arratsaldean egiten diren eskaerak hurrengo egunean (18:00-20:00) jaso ahal izango dira. Bidalketa gastuak: 2€.

 



Uncategorized @eu

EZ IZAN PAKETEA

Bizitzan bi aukera daude: pakete bat izatea edo etxerako modukoa izatea. Tolosa&Co elkartearen publizitate kanpaina Tolosako komertzio txikia sustatzeko....

Leer más
Uncategorized @eu

Irabazi sariak hilabetero Tolosa&Co VISArekin

Urte osoan zehar hilabetero sari ezberdinak irabazteko aukera egongo da Tolosa&Co-ren VISA txartela erabilita: ordaindu gure txartelarekin Tolosa&Co-ren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean eta irabazi sariak momentu berean, tiketean begiratuta! Hilabete honetako sariak: Oraindik ez daukazula VISA txartela? Eskatu zurea formulario hau beteta eta etxera bidaliko dizugu...

Leer más
Erosketak, Uncategorized @eu

Merkealdiak hobeak dira Tolosan. Zergatik jakin nahi?

Ez da zertan urrutira joan beharrik udako beherapenez gozatzeko: hobe esanda, Tolosa izango da beherapenik hoberenak topatuko dituzun lekua! Saltoki handietara joan aurretik bi aldiz pentsatzeko moduko arrazoiak utziko dizkizugu:   Tolosako saltokietan deskontuak prezioari bakarrik aplikatzen zaizkio: ez produktuari. Alegia; prezio baxuago bat izango duzu,...

Leer más