Askoz ere gehiago: hementxe saridunak!

Oso arrakastatsua izan da Tolosako merkataritza elkarteak abian jarri duen azken kanpaina: ASKOZ ERE GEHIAGO! Eta hala izan da zehazki; guk uste genuena baino askoz ere gehiago. Tolosako saltoki eta establezimendu komertzialetan kontsumitzen duzuen pertsonen fidelizazioa eskertu nahi izan dugu; eroslerik gabe, ez legokelako bizitza komertzialik gure herrian.

Kasu honetan, 2000 opari baino gehiago banatu dituzte gure dendetako arduradunek! Euren saltokietan erosketen truke entregatu dituzten boletoekin, 2000 poltsa eta 45 karro banatu dituzte. Horrez gain, gure zozketan parte hartu ahal izan duzuen guztien artean (ia 3500 parte hartzaile!) beste 5 erosketa-karro banatu ditugu. Hementxe daukagu irabazleetako batzuen argazkia:

 

Orain, eguberriak iritsiko dira laster, eta beste kanpaina batzuk jarriko ditugu abian. Bai, noski, sariak eta opariak banatuko ditugu! Baina ez ahaztu zein den helburua: eguberritako erosketak gure herriko bizilagunen saltokietan egitea. Zuen erosketak, erosketa soil bat baino ASKOZ ERE GEHIAGO DIRELAKO.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más