Beherapenak kalean, larunbat honetan Tolosan

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala.

Horregatik eta horretarako, Tolosa&Co-k “azken beherapenak” eguna antolatu du: larunbat honetan ospatuko da Tolosan. COVID19a dela eta bete beharreko protokoloa sortu eta zintzo zainduta, Tolosa&Co-ren elkartekide diren saltoki askok euren denda atarietara aterako dituzte beherapenez betetako pertxero eta mahaiak.

COVID19: bete beharreko protokoloa eta gomendioak

  • Saltokien kanpokaldean Tolosa&Co-ren segurtasun zintarekin mugatuta egongo dira eremuak: sarrera eta irteera bat izango dituzte, eta espazioaren araberako edukiera mugatua izango du (saltoki bakoitzaren edukiera-muga errespetatu beharko da, zeina sarreran adierazita egongo den). Ilerak errespetatzea garrantzitsua izango da.
  • Edozein produktu ikutu aurretik, saltokietako arduradunek guztion eskura jarritako gel desinfektatzaileaz eskuak garbitu beharko dira.
  • Uneoro musukoa jarrita izan beharko da eta segurtasun tartea mantendu.
  • Kreditu txartelez ordaintzea gomendatzen da.

Saltoki parte-hartzaileak

Pottoko, Peage, Arteka, Brunila, Mugar (Nafarroa Etorbidea), Pasaban, Roncal, Tasia, Marilyn, Berezi Tallas Especiales, Mauka, Rainbow, Jantzi Zure Arima, Bolsos Zunzu, Maite Estetika, Arkupe, Arkupe Moda, Arretxe Merceria, Einde, Imanna, Mundu Magikoa, MY 54, The Factory, Algara, Ubel, Kimetz, La Ratita Presumida, Niko, SKFK, Guki Ekogunea, MM, Tantai, Colors, Kanikak, Dandaka, Lardies (Rondilla), Mugar (Rondilla), Lizarribar Oinetakoak, BáB, Yoli, Corner, Patxo, Zapateria Azkune, NZB.

Ikusi saltoki bakoitza non dagoen kokatuta, beheko mapa honetan:



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más