Ez galdu eguberri hauetan eskaintzeko daukagun guztia!

Zeinen garrantzitsua den, Eguberrietan ere, Tolosan erostea.

Opari batek hamaika irribarre eragiten ditu: ez soilik oparia jasotzen duenarena; bisitatu duzun saltoki horren atzean daudenena, ere bai. Tolosako saltokietan erosketak egiten ditugunero gure herriko ekonomia (eta ilusioa) suspertzen baititugu. Tolosako saltokietatik mezu bat daukate zuretzat! Ikusi hemen:

Gainera, aurten ere, Eguberrietan Tolosan erosteak saria dauka!

 

 

800 sari jarri ditugu eskuragarri Tolosako Tonbolan: gure establezimenduetan erosketa edo kontsumizio bat egiten duzun bakoitzean boleto bat emango dizute. Ireki, eta sariduna bada, Trianguloan daukagun etxolan zenbaki bat aukeratu: guztiek daukate saria! 230 katilu, 175 poltsa, 50 arbela, 16 karro, 40 egutegi, 10€ko 190 erosketa-bonu, 20€ko 60 erosketa-bonu, 30€ko 20 erosketa-bonu eta 40€ko 19 erosketa-bonu daude guztira.  Eman PLAY azpikaldeko bideoari gehiago jakiteko!

 

Baina ez da gure Trianguloko etxolan topatuko duzun opari bakarra!

Izan ere, gure herriko saltoki txikiren batean erosi baduzu (eta tiketa ekartzen badiguzu), zure erosketa oparitarako prestatzeko pakete eta pegatinak emango dizkizugu opari! ?

Eta zer oparitu ez badakizu…

Albiste on bat daukagu zuretzat! Garrantzitsuena zure oparia Tolosan erostea da denontzat: horregatik, Tolosa&CO-ren establezimendu guztietan erabili ahal diren erosketa-bonuak oparitzeko aukera daukazu aurten. Zuk erabaki oparitu nahi duzunaren zenbatekoa, erosi opari-txekeak online, eta jaso itzazu etxean: oparia jasotzen duenak behar edo nahi duen hori erosi ahal izango du, eta zuk, oparia Tolosan erosi dela ziurtatua izango duzu. Bada opari hoberik? ?

Erosi online opari-bonuak hemen klik eginda: shop.tolosandco.org 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más