+18-35=20 da guretzat.

+18 -35 = 20 da guretzat, eta ez gaude erotuta.

Igande honetan, azaroak 17, 21:00etan irekiko dugu izen-ematea gure sare sozialetan: 20€ banatuko dizkiegu izena ematen duten lehenengo 100 gazteei!

18 eta 35 urte artean badituzu (biak barne), igande honetan, azaroaren 17an gaueko 21:00etan, egin klik esteka honetan eta eman izena. Izena ematen duzuen lehenengo 100 pertsonek 20€ irabaziko dituzue ezerren truke. Bai, bai. Ezerren truke: 2000€ banatuko ditugu guztira!

* Diru hau Tolosa&Co-ren establezimenduetan erabiltzeko opari-txeketan emango da (fisikoki jaso beharko da). Dendetan, zerbitzuetan, tabernetan edota jatetxetan erabiltzeko balio du. Egin klik hemen establezimendu guztiak ezagutzeko.
*Txekea fisikoki jaso beharko da.
*Adina ziurtatzeko NAN-a eskatuko da, eta pertsona bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du izena.


 




Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más