Non eskuratu dezakezu zure KATILUa?

Zure eguneroko kafea modu jasangarriagoan hartu dezazun sortu da KATILU, erabili-eta-botatzeko edalontzien hondakin kopurua murrizteko helburuarekin. Eskatu gure saltokietan KATILUa, hartu zure betiko kafea eta lagundu ingurumenari!

Tolosako establezimendu hauetan aurkitu ahal izango duzu KATILU: 

 

Eta horrela funtzionatzen du KATILUk:

  1. Eskatu kafea KATILUan Tolosa&Co establezimenduetan eta ordaindu 2€ko depositua*.
  2. Gozatu Tolosako ostalaritzako kafeaz, nahi duzun lekuan.
  3. Beste kafe bat eskatzean, KATILUa itzuli eta berri bat emango dizute.

*Edozein unetan eskatu ahal izango duzu depositua itzultzea, sareko edozein establezimendutan.

 

Ingurumenarekiko konpromisoa eta komunitatearekiko ardurak bat egiten dute KATILUrekin eta zuk Tolosa jasangarriago bat eraikitzen lagunduko duzu.

Gozatu zure hurrengo kafea KATILUarekin!



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2025, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 22) kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea eskaintzaz beteko dira. 55 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera...

Leer más
Agenda, Erosketak

GABONAK BON BON!

✨ Eguberri oparoak Tolosa&Corekin! Jai hauetan, zure ingurukoei gure herriari bizia ematen dioten komertzioetako produktuak oparitzearen magia elkarbanatu nahi dugu zurekin! Tolosa&Co-n erosten duzun bakoitzean ez dituzulako gertutasuna eta kalitatea soilik aukeratzen: trukean ere jasoko dituzu gauzak. Tokiko merkataritza babesteagatik zure esker ona modu berezi...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más