Aurten ere URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan ?

Gabon hauetan ere, URREZKO GOXOKIA ezkutatu dugu Tolosako saltokietan! Abenduaren 10etik urtarrilaren 5ra bitarte Tolosa&Coren establezimendu batean erosketa egiten duzun bakoitzean, karamelu bat emango dizute. Ireki momentuan bertan eta adi begiratu: 50€ko 50 txeke irabazteko aukera dago, eta horien guztien artean urrezko goxoki bat dago, 500€ko saria duena! ?

  • Saria egokitu bazaizu, saltzailearekin edo Tolosa&Corekin (622 776 250) harremanetan jarri eta argibide guztiak emango dizkizute.
  • Txekeak Tolosa&Co-ko edozein saltokitan erabili ahal izango dira; zerbitzu, ostalaritza eta komertzioetan (20€ eta 10€ko bonuak emango dira, errazago kontsumitzeko).
  • Saria erreklamatzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 12a izango da.
  • Txekeak kontsumitzeko azken eguna 2021eko urtarrilaren 31 izango da.


Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más