🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke!

Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI! Begiratu jan aurretik, goxoki mordo horien artean 500 sari baino gehiago baitaude. Guztira 10.000€ banatuko dira saritan, beraz Tolosan egin gabonetako erosketak eta aukera gehiago izango dituzu urrezko goxokiak topatzeko.

🏆 10.000€ saritan

🥇 1 sari – 1.000€
🥈 2 sari – 500€
🥉 4 sari – 200€
🎁 180 sari – 20€
🍬 360 sari – 10€

Erosi Tolosa&Co establezimentuetan eta topatu Urrezko Goxokia! Tolosan erosteak egiteak saria dauka! Egin klik hemen gure saltoki guztien zerrenda ikusteko


🎁 Non jaso sariak?

Zure goxokiak saria badu, etorri hona:
📍 Pedro de Tolosa, 2 – Tolosa&Co egoitzara.

⏳ Sariak jasotzeko azken eguna: 2025eko urtarrilaren 12a izango da. Hortik aurrera, ezingo da oparirik erreklamatu.

*Oharra: sariak ezin dira balio ekonomikoagatik trukatu, eta goxoki saridunak egoera onean aurkeztu behar dira. Tolosa&Cok benetakotasuna egiaztatzeko eskubidea du.

Gozatu Gabonak eta ZORTE ON!



Agenda

Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!

Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 18:30etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más