Viaje Roma - Tolosa & Co

Irabazi bidaia bat ERROMARA!

BENVENUTO A ROMA! Ondo irakurri duzu: Tolosa&Cori esker 5 eguneko bidaia bat irabazi dezakezu Erromara bi pertsonentzat. Koliseoa eta Kapera Sixtinoa ere bisitatuko dituzu! Tolosa&Coren VISA txartela erabiltzen duzun bakoitzero parte-hartze bat irabaziko duzu.

Nola parte hartu?

Tolosa&Coren VISA txartela Tolosa&Coren elkartekideak diren saltokietan ordaintzeko erabiltzen duzun bakoitzean, Erromarako bi pertsonentzako 5 eguneko bidaia baten zozketan sartuko zara. Apirilaren 12tik maiatzaren 20ra parte hartu ahal izango da.

Zer sartzen da sari honetan?

Sarian bi pertsonentzako Erromara hegazkin txartelak, hotelera trasladoa, 4 gaueko egonaldirako hotela gosariarekin eta Koliseoa eta Kapera Sixtinora bisitak sartzen dira. Bidaia hau 2018ko urrian burutu beharko da.

Derrigorrezkoa da VISA txartela izatea?

Bai. Tolosa&Co-ren txartela eduki (eta erabili) beharko da Tolosa&Coren establezimenduetan zozketan parte hartu ahal izateko. Gure VISA txartelaren abantailak ezagutu nahi badituzu egin klik hemen. Oraindik ez badaukazu eta lortu nahiko bazenu, hemen klik eginda eskuratu dezakezu (ez da beharrezkoa zure ohiko erakundean aldaketarik egitea). 

Noiz eta nola egingo da zozketa?

Zozketa maiatzaren 25ean egingo da, 13:15tan, Tolosa&Co-ren egoitzan. Rural Kutxatik pasatako data horietako erosketak zenbakituta egongo dira zerrenda batean, eta zozketa notario aurrean egingo da (publikoa izango da).

Erromarako bidaia: zozketaren oinarriak

1- 2018ko apirilaren 12tik maiatzaren 20ra Tolosa&Co-ko elkartekoak izanik Rural Kutxako datafonoa duten elkartekideen establezimenduetan egindako erosketak Erromarako bi pertsonentzako 5 eguneko bidaia baten zozketan sartuko dira.  

2- Sarian bi pertsonentzat Erromara hegazkin txartelak, trasladoa hotelera,  4 gauetako hotela gosariarekin eta Koliseoa eta Kapera Sixtino-ra bisitak sartzen dira (egonaldia). 

3- Bidaia hau 2018ko urrian burutu beharko da.; presupuesto itxia. 

4- Sariaren prezioa zehaztua dago, aldaketak egiteko aukera egongo da irabazlearen baldintzetara egokitzeko; dena den, ezingo da helmuga aldatu. Aldaketak prezioaren igoera suposatzen badu, desberdintasuna saridunak ordaindu beharko du. Gainera, inola ere ezingo da saria diruagatik trukatu. 

5- Zozketa maiatzaren 25ean egingo da, 13:15tan, Tolosa&Co-ren egoitzan, zehazki, Rural Kutxatik pasatako data horietako erosketak zenbakituta egongo dira zerrenda batean, eta, egon diren erosketen arabera, 0-9ra zenbakituak egongo dira zakuetako zenbakiak eta banaka aterako ditugu (milakoak, hamarrekoak,… egondako erosketen arabera). Gainera, notario aurrean egingo dugu eta publikoa izango da. 

6- Saridunari argazkia aterako zaio sariarekin eta bidaiako argazkiren bat ere erraztu beharko digu. Argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak promozionatzeko erabili ahal izango dira.

7- Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.

8- Promozioaren inguruan sor daitezkeen bestelako zalantzak argitzea Tolosa&Co-ko batzordearen esku geratzen da. 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más