Tolosako Merkataritza topaketa

Urteroko Merkataritza Topaketa ospatu dugu aste honetan, non Tolosako saltokietako arduradunek euren artean proiektu eta buruhausteak elkarbanatzeko aukera izan duten. Urte osoan lanean aritzen diren herritarrei eskerrak emateko antolatu nahi izan dugu topaketa.

Gainera, aurten erretiroa hartu duten merkatariak ere omendu nahi izan genituen: Aparicio, Mabel Konponketak, Aralar Kirolak eta Altuna Regalos. Mila mila esker Tolosako merkataritzari momenturik gogorrenetan ere eman diozuen bultzadagatik, zuen konstantzia eta lanerako grinagatik. Hitz onak besterik ez ditugu zuentzat!



Agenda

Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!

Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 19:00etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más