BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da! 

Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da!

BRADERIE festa, denontzako egun berezia izatea nahi da eta horretako etxeko txikienentzat ere zenbait ekintza antolatu ditugu:

*Azken momentuko eta Tolosa&Coren eskumenetik kanpo geratzen diren arrazoiak medio Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak ez dira aterako. Horren ordez, txaranga ibiliko da Tolosako kaleetan zehar. 

Hurrengo mapan bakoitzaren kokalekua ikus dezakezu (egin klik mapan zehar nabigatzeko!):

 

Hauek izango dira parte hartuko duten saltokiak:

Amets Jostailu Denda, Anddare, Arkupe, Arretxe, Arsuaga Bizikletak, Arteka, BàB, Benefit, Bio Aroma, Brunila (2), Colors, Dandaka, Duna, Einde, Eskuz, Esnal, F&J,  Gabirondo, Garazi, Haiz, Joyeria CID, Kanikak, Karmele, Kimetz, Kimetz 2.0, La Ratita Presumida, Lara, Lardies Lenceria, Leffer, Lizarribar, Mauka, Mugar, MY54, Neuda, Noor, NZB, Ondoloin, Oski, Pottoko, Rainbow, Roncal, Roncal Outlet, Serendipity, Shanti Kirolak, Shanti Kirolak Atleet, SKFK, Tantai, Tasia, The Factory, Txirrita, Ubel, Zuzeu.

Tolosan merkataritzak badu bere xarma urte guztian zehar, baina Braderie moduko festei esker ezagutzen ez zenituen Tolosako komertzio txikiak aurkitzeko aukera paregabea duzu! Tolosa&Co elkarteak gonbita luzatzen dizu herrian antolatzen diren ekintzetara gerturatzeko.

Braderie bezalako albisteen berri emailez jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera hemen klik eginda.

Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org

 

 

         



Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!    Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más