BRADERIE 2025, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da! 

Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 22) kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea eskaintzaz beteko dira. 55 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da!

BRADERIE festa, denontzako egun berezia izatea nahi da eta horretako etxeko txikienentzat ere zenbait ekintza antolatu ditugu:

 

 

Hurrengo mapan bakoitzaren kokalekua ikus dezakezu (egin klik mapan zehar nabigatzeko!):

Hauek izango dira parte hartuko duten saltokiak:

Amets Jostailu Denda, Anddare, Aralar Caravanas Oiartzun Zone, Aranguren Gizon, Arkupe, Arretxe, Arsuaga Bizikletak, Arteka, BàB, Berezi Tallas Especiales, Bio Aroma, Brunila (2), Colors, Dandaka, Duna, Einde, Eder Home, F&J,  Gabirondo, Garazi, Kimetz, Kimetz 2.0, La Ratita Presumida, Lara Moda (2), Lardies Lenceria,, Lizarribar, Maite Maite!!, Mauka, Marcel, Mugar, MY54, Neuda, Noor, NZB, Ondoloin, Oski, Pottoko, Rainbow, Relojería-Joyeria CID, Roncal, Roncal Outlet, Serendipity, Shanti Kirolak, Shanti Kirolak Atleet, SKFK, Tantai, Tasia, Tuduri, The Factory, Txirrita, Ubel, ZUZEU.

Tolosan merkataritzak badu bere xarma urte guztian zehar, baina Braderie moduko festei esker ezagutzen ez zenituen Tolosako komertzio txikiak aurkitzeko aukera paregabea duzu! Tolosa&Co elkarteak gonbita luzatzen dizu herrian antolatzen diren ekintzetara gerturatzeko.

Braderie bezalako albisteen berri emailez jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera hemen klik eginda.

 

Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org         

 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más