Erraldoi eta buruhandien tailerra

4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Tolosako erraldoi eta buruhandien tailerra antolatu du eguberri hauetarako Tolosa&Cok. Tailerrak 3 eguneko iraupena izango du, eta 2 txanda egongo dira:
1. txanda: abenduak 23, 26 eta 27.
2. txanda: abenduak 30, urtarrilak 2 eta 3.

Adinaren araberako taldeak izango dira: 4 eta 7 urte arteko umeak talde batean, eta 8 eta 11 urte artekoak beste talde batean (ezingo dira ez nahastu ez aldatu). Izena ematerakoan goizeko edo arratsaldeko ordutegi artean aukeratu beharko da. Txanda bakoitzean gehienez 25 ume izango dira.

Ordutegiak ondorengoak izango dira. Gogoratu goizeko EDO arratsaldeko txanda hautatu beharko dela:

– 4 eta 7 urte arteko haurren taldea, goizez: 10:00-11:35
– 4 eta 7 urte arteko haurren taldea, arratsaldez: 17:30-19:00

– 8 eta 11 urte arteko haurren taldea, goizez: 11:45-13:15
– 8 eta 11 urte arteko haurren taldea, arratsaldez: 15:45-17:15

Zertan datza tailerrak?

Tailerraren lehenengo egunean haurren neurriko erraldoi eta buruhandiak sortuko dituzte Ferialekuan, bigarren egunean erraldoien dantzak ikasiko dituzte eta azken egunean erraldoi eta buruhandien osagarriak sortuko dituzte Zerkausian. Tailerrari amaiera emateko Tolosako kaleetan kalejira eskeiniko dute.

Nola eman izena?

Datorren ostegunean, abenduaren 12an, iluntzeko 20:00tan irekiko da izen-ematea online (ez dira presentzialki izen-emateak irekiko). Gure webgunean eta gure sare sozialetan (Facebooken eta Instagramen) jarriko dugu erosketa egiteko esteka. 5€ko prezioa (+ plataformaren kudeaketa gastuak) du ikastaroak eta kreditu txartelez egingo da ordainketa momentuan. Pertsona bakoitzak (ordenagailu IP bakoitzak) txanda bakoitzerako 4 umeren izen-ematea egin ahal izango du gehienez.

Ostegunean 20:00etan blogeko publikazio berri batean jarriko dugu erosketa/izen-ematea egiteko esteka, jarraitu beharreko pauso guztiekin 🙂



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más