Erraldoi eta buruhandien tailerra

4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko Tolosako erraldoi eta buruhandien tailerra antolatu du eguberri hauetarako Tolosa&Cok. Tailerrak 3 eguneko iraupena izango du, eta 2 txanda egongo dira:
1. txanda: abenduak 23, 26 eta 27.
2. txanda: abenduak 30, urtarrilak 2 eta 3.

Adinaren araberako taldeak izango dira: 4 eta 7 urte arteko umeak talde batean, eta 8 eta 11 urte artekoak beste talde batean (ezingo dira ez nahastu ez aldatu). Izena ematerakoan goizeko edo arratsaldeko ordutegi artean aukeratu beharko da. Txanda bakoitzean gehienez 25 ume izango dira.

Ordutegiak ondorengoak izango dira. Gogoratu goizeko EDO arratsaldeko txanda hautatu beharko dela:

– 4 eta 7 urte arteko haurren taldea, goizez: 10:00-11:35
– 4 eta 7 urte arteko haurren taldea, arratsaldez: 17:30-19:00

– 8 eta 11 urte arteko haurren taldea, goizez: 11:45-13:15
– 8 eta 11 urte arteko haurren taldea, arratsaldez: 15:45-17:15

Zertan datza tailerrak?

Tailerraren lehenengo egunean haurren neurriko erraldoi eta buruhandiak sortuko dituzte Ferialekuan, bigarren egunean erraldoien dantzak ikasiko dituzte eta azken egunean erraldoi eta buruhandien osagarriak sortuko dituzte Zerkausian. Tailerrari amaiera emateko Tolosako kaleetan kalejira eskeiniko dute.

Nola eman izena?

Datorren ostegunean, abenduaren 12an, iluntzeko 20:00tan irekiko da izen-ematea online (ez dira presentzialki izen-emateak irekiko). Gure webgunean eta gure sare sozialetan (Facebooken eta Instagramen) jarriko dugu erosketa egiteko esteka. 5€ko prezioa (+ plataformaren kudeaketa gastuak) du ikastaroak eta kreditu txartelez egingo da ordainketa momentuan. Pertsona bakoitzak (ordenagailu IP bakoitzak) txanda bakoitzerako 4 umeren izen-ematea egin ahal izango du gehienez.

Ostegunean 20:00etan blogeko publikazio berri batean jarriko dugu erosketa/izen-ematea egiteko esteka, jarraitu beharreko pauso guztiekin 🙂



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más