GABONAK BON BON!

Eguberri oparoak Tolosa&Corekin!

Jai hauetan, zure ingurukoei gure herriari bizia ematen dioten komertzioetako produktuak oparitzearen magia elkarbanatu nahi dugu zurekin! Tolosa&Co-n erosten duzun bakoitzean ez dituzulako gertutasuna eta kalitatea soilik aukeratzen: trukean ere jasoko dituzu gauzak.

Tokiko merkataritza babesteagatik zure esker ona modu berezi eta tolosar batean adierazi nahi dizugu: Tolosa&Coren elkartekide den establezimendu batean erosten duzun bakoitzean, boleto bat oparituko dizugu. Zure eguberriak bereziagoak egingo dituen opari pila daude! 

🎲 Tolosarrena mahai jokoa: Tolosa modu dibertigarrian ezagutzeko.

💳 10€ko txekeak: herrian erosten jarraitzeko.

🛒 Erosketa-orgak: eguberrietako (eta urte osoko!) erosketetarako.

👜 Tote bagak: zure egunerokorako.

☕ Katilu bereziak: kafea eta atsedena elkartzen diren momentu horientzat.

Egin klik hemen gure saltoki guztien zerrenda ikusteko. Ez utzi aukera pasatzen eta hartu parte gure tonbolan! Argi dago Tolosan erosteak saria daukala. Mimoz aukeratutako aparteko produktuak topatzeaz gain, jasangarritasunaren eta kontsumo arduratsu baten alde apostu egingo duzu; baita gure herria bizirik mantentzearen alde ere! 

Eskerrik asko eta EGUBERRI ON 🙂

_____________________________________________________________________________________

Kanpainaren baldintzak:

  • Iraupena: 2024ko abenduaren 12tik 2025eko urtarrilaren 5era egingo da, bi datak barne.
  • Parte-hartzea: kanpainak irauten duen bitartean Tolosa&Coren elkartekide diren establezimenduetan erosketak egiten dituzten pertsona guztiek har dezakete parte. Erosketa bakoitzeko boleto (zozketa) bat emango zaie, zeinak sariak izan dezakeen edo ez. 
  • Sariak
    • Tolosarrena mahai jokoak
    • 10€ko erosketa txekeak
    • Erosketa orgak
    • Tote bag poltsak
    • Katiluak
  • Nola jaso sariak:  boleto saridunak dituzten partehartzaileek, Tolosa&Co-ren egoitzan (Pedro de Tolosa, 2)  trukatu beharko dituzte sariengaitk. Sariak jasotzeko azken eguna 2025eko urtarrilaren 19a izango da. Hortik aurrera, ezingo da oparirik erreklamatu. 
  • Baldintza gehigarriak: sariak ezingo dira eskualdatu, ezta haien balio ekonomikoagatik trukatu ere. Tolosa&Cok boletoen benetakotasuna egiaztatzeko eskubidea du, sariak entregatu aurretik. Boletoa galtzen bada edo egoera txarrean badago, ez da berririk emango eta ezingo da saria eskuratu. 


Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más