Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du!

Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo da martxoaren 23, 24 eta 25ean: osteguna eta ostirala 8:30-14:00 eta 16:00-20:00 bitartean, eta larunbatean 8:30-14:00 bitartean. Izakinak agortu arte mantenduko da irekita salmenta.

NOLA ESKURATU DITZAKET BONUAK?

  • Tolosako San Francisco pasealekuan, Artxibo parean jarritako etxolan, martxoaren 23tik hasita bonuak amaitu arte.
  • Ostegunetik ostiralera 8:30-14:00 eta 16:00-20:00, eta larunbatean 8:30-14:00.
  • NAN bakoitzeko bonu bat soilik erosi ahal izango da. NAN-a erakutsi beharko da (18 urtetik gorakoa izan behar du).
  • Norbaiti bonua erosi nahi bazaio: pertsona bakoitzak, gehienez, 2 NAN erakutsi ahal izango ditu eta beraz, 2 bonu erosi.
  • Ordainketa kreditu txartelez nahiz eskudirutan egin ahal izango da.
  • Erosketa egiten den momentuan erabiltzaileari ondorengo datuak eskatuko zaizkio: izen abizenak, identifikazioa (NAN zenbakia), jaiotze data, harremanetarako telefono zenbakia eta herria.

BONUEN ERABILERA ETA BALDINTZAK:

  • Bezeroak 20€ ordainduko ditu eta 30€ko balioa duten 3 erosketa txeke jasoko ditu. Tolosa&Co elkarteak emango dizkio 10€ gehigarriak. 
  • Komertzio bakarrean edo ezberdinetan trukatu ahal izango dira.
  • Bonuak kontsumitu ahal izateko azken eguna 2023ko apirilak 30a izango da.
  • Bonuak Tolosa&Co-ren elkartekide diren edozein saltokitan kontsumitu ahal izango dira. Bonu bakoitzaren atzean saltokien zerrenda irakurri ahal izango da (eta hemen klik eginda digitalean ikusi ahal da): janari dendak, arropa, oihalak, kirola, oinetakoak, zerbitzu saltokiak, ostalaritza…
  • Erosketak 10€koa edo gehiagokoa izan beharko du 10€ko bonu bakoitza erabiltzerako garaian; inoiz ez, txekearen balioa baino baxuagoa. Erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko.
  • Bonuak ezin direnez eskudiruagatik trukatu eta bonuaren zenbatekoa ez denez itzuliko, produktua itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoko bonu propio bat emango dio erabiltzaileari.
  • Bonuak modu arduratsuan erosi eta erabili beharko dira, eta kontuan hartu beharko da bonurik edo ordaindutako zenbatekorik ez dela itzuliko berauek galdu, ahaztu edo ezjakintasunagatik sortu daitezkeen bestelako egoerengatik.

 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2025, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 22) kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea eskaintzaz beteko dira. 55 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera...

Leer más
Agenda

TOLOSARRENA: gure herriaren inguruan gehien dakiena bilatzeko mahai jokoa!

Tolosaren inguruan aditua zarela uste duzu? Orain duzu frogatzeko aukera, TOLOSARRENA mahai jokoarekin: gure herria bakarra egiten duten gauza guztiak batzen dituen jolasa.    🎲 Zer da TOLOSARRENA? Familia eta lagunak mahai inguruan elkartzeko jolasa da Tolosarrena, non taldeak elkarren artean lehiatuko diren talderik tolosarrena zein den frogatzeko....

Leer más
Agenda, Erosketak

GABONAK BON BON!

✨ Eguberri oparoak Tolosa&Corekin! Jai hauetan, zure ingurukoei gure herriari bizia ematen dioten komertzioetako produktuak oparitzearen magia elkarbanatu nahi dugu zurekin! Tolosa&Co-n erosten duzun bakoitzean ez dituzulako gertutasuna eta kalitatea soilik aukeratzen: trukean ere jasoko dituzu gauzak. Tokiko merkataritza babesteagatik zure esker ona modu berezi...

Leer más