Komertzio Txikian Egina ❤️

Momentu eta egoerarik zailenetan ere aurrerantz egiteko ahalmen eta gogoa erakusteagatik, barru-barrutik egunero ateratzen duzuen irribarreagatik eta Tolosari bizia emateagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure elkartekideoi. Badakigu urteko garai hauetan bultzadatxo bat ez zaizuela gaizki etorriko: eta bultzada hori emateko gaude elkarrekin.

Baina Tolosako saltokien bezerooi ere zuzendu nahi gatzaizue: kanpo-estimulu pila jasota ere zuen erosketak zuen herrian bertan egiteko hautu eta konpromisoa hartzea nahiko genuke. Gure elkartekide diren merkatari eta ostalariek pertsonalizatutako arreta eskainiko dizute, mimo handiz lagunduko dizute behar duzun guzti horretan, opari ederrak lortuko dituzu, oparia jasoko duen hori eta baita zu ere pozik egongo zarete, herri osoaren ekonomia sustatzen lagunduko duzu, eta eh! harro sentitzeko arrazoi bat gehiago izango duzu. Gabonak ez al dira ilusioa banatzeko?

Hain zuzen ere, eskerrak emateko eta egiten ari garen horren balioa azpimarratzeko sortu ditugu pegatina eta baso-azpiko hauek. Eguberri hauetan zehar Tolosako establezimenduetan egindako erosketetan jasoko dituzu, harrotasunez eraman ditzazun hain ilusio handiz apaindutako oparietan, bertako komertzio txikia babestu duzula erakutsiz. Ezberdinak eta bereziak sentitu zaitezten: hala zarete eta. Guztiz beharrezkoak zarete guretzat!

Lau haizeetara zabaldu ezazue Tolosari argia eta bizia ematen dioten merkataritzaren parte zaretela:

Erabili #nik❤tolosa eta #zaindubertakoa traolak! 

Tolosako komertzio txikiak poztasunak ematen jarraituko du elkar babesten garen bitartean!

 

 



Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2025, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 22) kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea eskaintzaz beteko dira. 55 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera...

Leer más
Agenda, Erosketak

GABONAK BON BON!

✨ Eguberri oparoak Tolosa&Corekin! Jai hauetan, zure ingurukoei gure herriari bizia ematen dioten komertzioetako produktuak oparitzearen magia elkarbanatu nahi dugu zurekin! Tolosa&Co-n erosten duzun bakoitzean ez dituzulako gertutasuna eta kalitatea soilik aukeratzen: trukean ere jasoko dituzu gauzak. Tokiko merkataritza babesteagatik zure esker ona modu berezi...

Leer más