Komertzio Txikian Egina ❤️

Momentu eta egoerarik zailenetan ere aurrerantz egiteko ahalmen eta gogoa erakusteagatik, barru-barrutik egunero ateratzen duzuen irribarreagatik eta Tolosari bizia emateagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu gure elkartekideoi. Badakigu urteko garai hauetan bultzadatxo bat ez zaizuela gaizki etorriko: eta bultzada hori emateko gaude elkarrekin.

Baina Tolosako saltokien bezerooi ere zuzendu nahi gatzaizue: kanpo-estimulu pila jasota ere zuen erosketak zuen herrian bertan egiteko hautu eta konpromisoa hartzea nahiko genuke. Gure elkartekide diren merkatari eta ostalariek pertsonalizatutako arreta eskainiko dizute, mimo handiz lagunduko dizute behar duzun guzti horretan, opari ederrak lortuko dituzu, oparia jasoko duen hori eta baita zu ere pozik egongo zarete, herri osoaren ekonomia sustatzen lagunduko duzu, eta eh! harro sentitzeko arrazoi bat gehiago izango duzu. Gabonak ez al dira ilusioa banatzeko?

Hain zuzen ere, eskerrak emateko eta egiten ari garen horren balioa azpimarratzeko sortu ditugu pegatina eta baso-azpiko hauek. Eguberri hauetan zehar Tolosako establezimenduetan egindako erosketetan jasoko dituzu, harrotasunez eraman ditzazun hain ilusio handiz apaindutako oparietan, bertako komertzio txikia babestu duzula erakutsiz. Ezberdinak eta bereziak sentitu zaitezten: hala zarete eta. Guztiz beharrezkoak zarete guretzat!

Lau haizeetara zabaldu ezazue Tolosari argia eta bizia ematen dioten merkataritzaren parte zaretela:

Erabili #nik❤tolosa eta #zaindubertakoa traolak! 

Tolosako komertzio txikiak poztasunak ematen jarraituko du elkar babesten garen bitartean!

 

 



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más