Tolosa izarrez beteta: hauek izango dira kontzertuak

Tolosako artista eta musikariak izango dira eguberri hauetan gure kaleak girotuko dituztenak, Tolosa&Cok martxan jarritako “Tolosa izarrez beteta” ekimena dela eta. Ziur bat baino gehiago topatuko duzula erosketak egiten ari zaren bitartean!

Hemen gure kaleetan arituko diren artista guztien izen eta ordutegiak:

  • Abenduak 18, 18:00 (Foru Etorbidea – Nafarroa Etorbidea, Oiarbide parean): Naroa eta Irene Amantegi
  • Abenduak 19, 18:00 (Berdura Plaza): Laida Dominguez
  • Abenduak 20, 18:00 (Rondilla, Eceiza aldamenean): Sokartean Taldea
  • Abenduak 23, 11:30 (Berdura Plaza): Intziri taldea
  • Abenduak 23, 18:00 (Emeterio Arrese): Isidro Larrañaga musika eskolako ikasleak, “Gabonetako abestiak”
  • Abenduak 27, 18:00 (Lopez Mendizabal Plaza): Iker Carretero
  • Urtarrilak 2, 11:30 (San Frantzisko, Leidor): Naroa eta Irene Amantegi
  • Urtarrilak 2, 18:00 (Aroztegieta): Irene Lopez
  • Urtarrilak 3 , 11:30 (Gernikako Arbola): Isidro Larrañaga musika eskolako ikasleak, “trikitixa eta akordeoia”
  • Urtarrilak 3, 18:00 (Rondilla): Iker Carretero
  • Urtarrilak 4, 11:30 (Nafarroa Etorbidea): Irene Lopez
  • Urtarrilak 4, 18:00 (Gaztelako Atea, Triangulo): Katttaz Taldea: Kattalin Zubizarreta eta Manex Torrealdai


Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más