TOLOSA&CO FASHION SHOWa, ostiral honetan: moda, tendentziak eta tokiko merkataritza

Datorren ostiralean, urriaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako ikur den Zerkausia modaren epizentro bihurtuko da Tolosa&Co Fashion Showak dirauen bitartean. Desfile hau Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatu du, eta bertako saltoki nahiz merkatarien talentua balioan jartzea bilatzen du, 2024ko udazken-neguko denboraldiko jantzi eta osagarri hoberenak erakutsiz.

Desfilean 66 look erakutsiko dira, adin, neurri eta estilo guztietako haurrentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako proposamenak barne. Look guztiak Tolosako 40 saltokitako arropekin sortu dira osotasunean, gure herrian azken joerak eta lehen markak topatu daitezkeela erakutsi nahian. Makillajeaz ere elkarteko makillatzaileak arduratuko dira. Modeloak, Tolosaldeko haur, heldu eta gazteak izango dira.

Pasarelaren front-rowean modaren, telebistaren eta sare sozialen munduko pertsona ezagunak eseriko dira; besteak beste Laura Chamorro, Asun Dominguez, Iratxe Gaztelu, Iker Álvarez eta modaren beste zenbait zale sutsu. Gainera, bertako artista den Mattin Zeberioren eta Klaap Dantza Eskolaren emanaldi bereziaz gozatu ahal izango da. Luxuzko gonbidatu hauek desfilea ikuskizun ahaztezin bihurtuko dute, ezin duzu galdu!

Gainera, desfile honen gauzarik zirraragarrienetakoa da bertan ikusiko dituzun arropa eta osagarri guztiak online erosteko aukera izango duzula. Nola? Oso erraz. GOGOKO zerbitzuari esker, edozein jantzi erosi eta etxean jaso ahal izango duzu Maialeni zenbaki honetara Whatsapp bat bidaliz: 688 750 783. Horrez gain, desfilearen egun berean online lookbook bat jarriko da eskuragarri, eta bertan ikusi ahal izango duzu jantzi bakoitza Tolosako zein saltokitakoa den, bertara zuzenean erostera hurbildu nahiko bazenu ere.

Ez da sarrerarik behar bertaratzeko. Tolosa&Co Fashion Showa irekia da, eta modaren eta tendentzien artean arratsalde paregabeaz gozatu nahi duten guztiei dago zuzendua, bertako merkataritza babesten den bitartean.

Desfile honek tokiko merkataritzaren potentziala nabarmentzen du, eta era berean, Tolosa modaren euskal epizentro bilakatzen du arratsalde batez. Ez galdu Tolosa&Co Fashion Showa!

 ________________________________________________________________________________

Esker bereziak: Chroma Estudioa, Bidean produkzioak, Sara Alonso, Mattin Zeberio, Ana Soto (Shuyana), Garbiñe Mozo (Saberri), Klaap Dantza Eskola, Monte Albeitería, Insalus.



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2025, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 22) kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea eskaintzaz beteko dira. 55 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera...

Leer más
Agenda

TOLOSARRENA: gure herriaren inguruan gehien dakiena bilatzeko mahai jokoa!

Tolosaren inguruan aditua zarela uste duzu? Orain duzu frogatzeko aukera, TOLOSARRENA mahai jokoarekin: gure herria bakarra egiten duten gauza guztiak batzen dituen jolasa.    🎲 Zer da TOLOSARRENA? Familia eta lagunak mahai inguruan elkartzeko jolasa da Tolosarrena, non taldeak elkarren artean lehiatuko diren talderik tolosarrena zein den frogatzeko....

Leer más
Agenda, Erosketak

GABONAK BON BON!

✨ Eguberri oparoak Tolosa&Corekin! Jai hauetan, zure ingurukoei gure herriari bizia ematen dioten komertzioetako produktuak oparitzearen magia elkarbanatu nahi dugu zurekin! Tolosa&Co-n erosten duzun bakoitzean ez dituzulako gertutasuna eta kalitatea soilik aukeratzen: trukean ere jasoko dituzu gauzak. Tokiko merkataritza babesteagatik zure esker ona modu berezi...

Leer más