BRADERIE 2023, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da! 

 

Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 11) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 58 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da!

BRADERIE festa, denontzako egun berezia izatea nahi da eta horretako etxeko txikienentzat ere zenbait ekintza antolatu ditugu:

[EGUNERAKETA: Asier Burguete ez da izango]

Hurrengo mapan bakoitzaren kokalekua ikus dezakezu (egin klik mapan zehar nabigatzeko!):

 

Hauek izango dira parte hartuko duten saltokiak:

 Amelie, Amets Jostailu denda, Anddare, Arkupe, Arretxe, Arsuaga Bizikletak, Arteka, BàB, Benefit, Berezi Tallas Especiales, Brunila (2), Colors, Corner, Dandaka, Einde, Eskuz, F&J, Farmacia Bronte, Gabirondo, Garazi, Haiz, Jantzi Zure Arima, Joyeria CID, Kanikak, Karmele, Kimetz, Kimetz 2.0, La Ratita Presumida, Lara, Lardies Lenceria, Leffer, Lizarribar, Mauka, Mugar (2), MY54, Neuda, Noor, NZB, Ondoloin, Oski, Pasaban, Peage, Pottoko, Rainbow, Roncal, Roncal Outlet, Serendipity, Shanti Kirolak, Shanti Zapatillas, SKFK, Tantai, Tasia, The Factory, Txirrita, Ubel, Xarma.

Tolosan merkataritzak badu bere xarma urte guztian zehar, baina Braderie moduko festei esker ezagutzen ez zenituen Tolosako komertzio txikiak aurkitzeko aukera paregabea duzu! Tolosa&Co elkarteak gonbita luzatzen dizu herrian antolatzen diren ekintzetara gerturatzeko.

Braderie bezalako albisteen berri emailez jaso nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera hemen klik eginda.

Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org

             



Agenda

Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!

Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 18:30etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más