Bozkatzeko azken eguna! Mikologika 2018

Aurten ere, urriarekin batera, iritsi da Mikologika azoka Tolosara: perretxikuaren inguruko ekimen ugari izango ditugu! Hitzaldiak, ikastaroak, … eta baita perretxikoak dastatzeko aukera ere. Gure elkartekideak, betiko modura, Tolosara giroa ekartzearen aldekoak dira! Oraingoan ere euren erakusleihoak tematikaren arabera apaintzera animatu dira.

Baina ez hori bakarrik: erakusleiho lehiaketaren VI. edizioa antolatu dugu!

Epaimahaikide batek aukeratuko du erakusleihorik politena, eta publikoaren saria ere izango da: zuk aukeratuko duzu irabazlea. Hori bai! Gaur da bozkatzeko azken eguna. Tolosa&Co-ren bulegoan bertan egin daiteke, 17:00ak arte. Nahiago baduzu, Facebook bitartez ere eman dezakezu botua, hemen azpikaldean edo esteka honetan klik egindaBozketan parte hartzen duzuen guztion artean 50€ko erosketa-txeke bat zozkatuko dugu gainera!

 

Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa larunbatean egingo da, 13.30etan, Triangulo Plazan. Ordura arte Mikologika azoka ospatuko da, eta gure elkartekide diren ostalari askok ere euren taberna eta jatetxeetan perretxikoez eginiko mokadutxoak prestatuko dituzte!

Perretxikoak gustoko badituzu, ezin duzu Mikologika azoka galdu. Ezin duzu Tolosara etortzeko aukera galdu!



Agenda

Tolosa&Co Fashion Show: Modaren festa Triangulo Plazara itzuliko da!

Datorren maiatzaren 29ean, ostirala, Tolosa modaren epizentro bihurtuko da berriro ere. 19:00etik aurrera, Triangulo Plazak Tolosa&Co Fashion Show-aren edizio berria hartuko du, udaberri-uda denboraldiko joerarik freskoenak erakusteko asmoz. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako desfile honek gure saltokien balioa aldarrikatzen du, tokiko merkataritza eta sormena uztartuz ikuskizun bakar...

Leer más
Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más