BRADERIE, larunbat honetan

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen hau: 67 saltokik stock-ean dituzten produktuak prezio merkeagoan eskainiko dituzte datorren martxoaren 7an, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe.

Urtero modura, BRADERIE Tolosako saltoki txikien festa handia izatea nahi da, eta horretarako, etxeko txikienentzako ekintzak ere antolatu dira, guraso eta helduek komertzio txikian kontsumitzearen aldeko filosofiara hurbildu ditzaten. Hemen programazioa:

Saltoki gehienetako arduradunek denden kanpokaldean kokatzen dute merkatutako produktuekin osatutako postutxoa, nahiz eta nukleo komertzialetik urrutiago dauden saltokietako batzuek Tolosako Trianguloan kokatuko duten. Mapa honetan ikusi dezakezu postu bakoitzaren kokalekua (egin klik deskargatzeko!)

Ondorengoak izango dira saltoki parte-hartzaileak:

Arsuaga bizikletak, Brikofer, Beotibar, Corner, Amets Jostailu denda, BáB, Lara, Shanti Kirolak, Shanti Zapatillas, Lizarribar, Bolsos Zunzu, Rainbow, Mauka, Arkupe Moda, The Factory, Jantzi Zure Arima, Einde, NZB, Arretxe, Farmacia Bronte, Pirriki, Xarma, Anddare, Kimetz, Esnal, Arkupe, Amiano, Imanna, Ubel, Algara, Aralar Kirolak, Aralar Zapatillas, Maite Estetika, Joyeria CID, Pasaban, Roncal, Brunila, Arteka, Eder Home, Oski, Pottoko, Marilyn, Mugar, Tasia, Iratzar, La Vasconia, Niko, La Ratita Presumida, SKFK, BTZ Decoracion, Lardies Lenceria, Garazi, Mugar, MM, Kanikak, Colors, Lardies Laboral, Dandaka, Peage, Eskuz, Tantai, Serendipity, Serendi, Gabirondo, Txirrita, Noor, Berezi Tallas Especiales.

Braderie azoka, komertzio txikiak Tolosari ematen dion biziaren islada da: estali gabeko merkatalgune atsegina da Tolosa, inoiz ez geldi ez isilik egoten ez dena. Horregatik elkarteak herrira gerturatu eta Tolosako komertzio txikian kontsumitzeko hautua egitera gonbidatu nahi zaitu; bai Braderie festan, baita gainontzeko egun guztietan ere. 

Informazio gehiagorako: info@tolosandco.org



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2024, larunbat honetan Tolosan!

Urtero moduan, Tolosako saltokien eguna iritsi da!  Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, larunbat honetan (martxoak 9) kaleak nahiz Trianguloa eskaintzaz beteko dira. 53 saltokik hartuko dute parte Tolosako Saltoki Txikien festa handian. Egun guztian zehar topatuko ditugun produktuak prezio merkeagoetan eskuratzeko aukera izango da! BRADERIE festa, denontzako...

Leer más
Agenda, Erosketak

TOLOTERIA: Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri!

Bertakoa erosi eta zorte ona erakarri: 2.740 euro ditugu saritan banatzeko! Erosi Tolosa&Co establezimenduetan, eta eskuratu Toloterian parte hartzeko boletoak. Tolosako dendetan erosteak zure zorte ona piz dezake. Izan ere, aurten TOLOTERIA jarri dugu martxan, eta ekimen honi esker, erosketa bakoitzarekin txartel bat lortuko duzu banatuko...

Leer más
Agenda, Erosketak

Bonu berriak: ORDAINDU 20€ ETA KONTSUMITU 30€!

Bigarren erosketa-bonu kanpaina abian jarri du Tolosa&Co-k, datorren matxoaren 23tik aurrera. Bezeroak 20€ ordainduta, 30€ko balioa duten 3 bonu eskuratuko ditu; bakoitza 10€koa. Hortaz, Tolosa&Co-ren bazkide diren saltokietan ordaindutakoa baino 10€ kontsumitzeko aukera izango du! Bonuen salmenta San Francisco pasealekuan kokatutako etxolan (Artxibo parean) egingo...

Leer más