Braderie 2021: irailaren 18an Tolosan

Kale eta saltoki kanpoaldeak eskaintzaz betetzen dituen azoka da BRADERIE! Tolosa&Co Tolosako komertzio txikien elkarteak antolatzen duen urteroko festa, Tolosako saltokien eguna!

 

Aurten 68 saltokik hartuko dute parte, aurreko edizioetan baino gehiagok. Egun osoko festa izango da, goizeko 10:00etatik 20:00etara izango baitituzte dendek beherapenak kalean; hori bai, goiz mugitzea komeni! Gainera, Tolosako Buruhandi eta Erraldoiak bueltan izango dira aspaldiko partez. Tolosako Zezen Plazan emanaldia eskainiko dute, Tolosako Udalak antolatuta; baina sarrerak agortuta daude (programazioaren azken orduko aldaketa bat dela eta ez da kale animaziorik egongo). Gure gomendioa Tolosako BRADERIE festara bertaratzeko asmoa duzuenok garraio publikoz etortzea edo San Estebango aparkalekuan aparkatu eta Tolosa oinez igarotzea da.

Utzi gure kaleetako giroak eraman zaitzan, eta orain arte ezagutzen ez zenituen saltoki pila bat aurkituko duzu.

Saltoki gehienetako arduradunek denden kanpokaldean kokatzen dute merkatutako produktuekin osatutako postutxoa, nahiz eta nukleo komertzialetik urrutiago dauden saltokietako batzuek Tolosako San Francisco pasealekuan kokatuko duten. Mapa honetan ikusi dezakezu postu bakoitzaren kokalekua (eta hemen egin klik egiten baduzu deskargatu egingo duzu larunbatean mugikorrean gordeta izateko!)

 

Hauek dira parte hartuko duten saltokiak:

ALGARA · AMAIA ESNAOLA MODA · AMELIE · AMETS JOSTAILU DENDA · AMIANO · ANDDARE · ARALAR CAMP BASE · ARKUPE · ARRETXE · ARSUAGA BIZIKLETAK · ARTEKA · BáB · BEOTIBAR · BEREZI TALLAS ESPECIALES · BOLSOS ZUNZU · BRUNILA · COLORS · CORNER · DANDAKA · EDER HOME · EINDE · ESKUZ · ESNAL · FARMACIA BRONTE · GABIRONDO OINETAKOAK · GARAZI · IMANNA · JANTZI ZURE ARIMA · KANIKAK · KIMETZ · LA RATITA PRESUMIDA · LARA · LARDIES LABORAL · LARDIES LENCERIA · LE TRUE · LIZARRIBAR OINETAKOAK · MAITE ESTETIKA · MAUKA · Minüte · MM · MUGAR · MY 54 · NEUDA · NIKO · NOOR · NZB · OIARBIDE OINETAKOAK · ORTZADAR · OSKI · PASABAN · PEAGE · PONPOX · POTTOKO · RAINBOW · RONCAL · RONCAL OUTLET · SHANTI KIROLAK · SHANTI ZAPATILLAS · SKFK · TANTAI · TASIA · THE FACTORY · TXIRRITA · UBEL · XARMA · ZURUTUZA OSAGARRIAK

Braderie azoka, komertzio txikiak Tolosari ematen dion biziaren islada da: estali gabeko merkatalgune atsegina da Tolosa, inoiz ez geldi ez isilik egoten ez dena. Horregatik elkarteak herrira gerturatu eta Tolosako komertzio txikian kontsumitzeko hautua egitera gonbidatu nahi zaitu; bai Braderie festan, baita gainontzeko egun guztietan ere.



Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más