Gure Zirkuan parte hartzeko aukera! ?

Tolosa&Co elkartearen eskariz GURE ZIRKUA Tolosara itzuli da eguberri hauetarako, eta hemen sorpresa: haurrentzako tailerrak emango dituzte Zezen Plazan jarritako zirkuan bertan! Zure seme-alabak zirkuaren munduaz ikasteko aukera ezinhobea izango dute, eguberrietako oporrak aprobetxatu bitartean. Tolosako saltokiak bisitatzeko aukera izango duzu horrela ?

Iker Galarza eta zirkoa osatzen duen lantalde osoarekin batera lurreko eta aireko akrobaziak, ekilibrioa nahiz gorputz hezkuntza dira landuko dituzten gaiak.

Tailerrek 3 eguneko iraupena izango dute, eta bi txandatan egingo dira: abenduak 26, 27 eta 28an eta urtarrilak 2, 3 eta 4ean. 10 haurrez osatutako taldeak egingo dira, adinaren arabera, eta talde bakoitzak 2 begirale izango ditu. Ikastaroen ordutegiak adinaren arabera antolatuko dira, eta errespetatu egin beharko dira.

Goizez:

9:30 – 10:30 : 7-9 urte

11:00 – 12:00 : 4-6 urte

12:30 – 13:30 : 10-12 urte

Arratsaldez:

16:00 – 17:00 : 8-12 urte

17:30 – 18:30 : 4-7 urte

 

Gure Zirkua Tolosa&Co

GARRANTZITSUA: NOLA EMAN IZENA?

 

  • Abenduak 13tik hasita bonoak amaitzen diren arte, Tolosa&Co-ren bulegoan presentzialki eman beharko da izena.
  • Ordutegia: 8:00etatik 20:00etara jarraian.
  • Pertsona presentzial bakoitzeko (NANa aurkeztu beharko da) 3 bono erosteko aukera egongo da gehienez.
  • Hiru eguneko bonoak bakarrik salduko dira.
  • Bonoaren prezioa: 30€.
  • Bonoen ordainketa diruz, Bizum bitartez edo txartel bitartez egin daiteke.
  • Izen-ematea egindakoan, ordainketaren ziurtagiria emango zaie gurasoei.
  • Izen-ematea egindakoan, Tolosa&Co-ren kontaktua emango zaie gurasoei.
  • Izen-ematean jasoko diren datuak:
    • Haurraren izen abizenak, jaiotze-data eta herria.
    • Gurasoaren edo arduradunaren izen abizenak, NANa, jaiotze-data, telefonoa, emaila eta herria.
    • Haurrei argazkiak atera eta hauek Tolosa&Co-ren sareetan argitaratzeko baimena sinatu beharko da.
  • Garrantzitsua: ez da bonurik erreserbatuko.


Agenda, Erosketak

BRADERIE 2026

Tolosako saltokien eguna hemen da! Parte hartzen duten saltokiek beren produktuak kalera aterako dituzte, deskontu bereziekin egun osoan zehar. Ezagutu programazioa eta saltokien zerrenda hemen:...

Leer más
Agenda, Erosketak

Erraldoi eta buruhandien tailerra – Eman izena!

Martxoaren 14an, Braderieren baitan, haurrentzako plan berezi eta sortzailea prestatu dugu Tolosako Kultur Etxean: Erraldoi eta buruhandien tailerra. Tailer honetan, haurrek kartoizko erraldoiak sortuko dituzte pausoz pauso, eta ondoren, nahi dutenek, haiekin dantzatzen ikasteko aukera ere izango dute. Sormena lantzeko, lagun berriak egiteko eta gure kulturako...

Leer más
Agenda, Erosketak

🍬 URREZKO GOXOKIA TOLOSAN DAGO!

Gabonak ate joka ditugun honetan, Urrezko Goxokiak ezkutatu ditugu Tolosa&Co-ko kide diren komertzioetan zehar. Gure herria bizirik mantentzen duten saltokietan erosiz gero, 1.000€ko saria zurea izan daiteke! Abenduaren 9tik urtarrilaren 5era, Tolosa&Co elkartekide diren establezimenduetan erosketa bat egiten duzun bakoitzean, goxokiak jasoko dituzu opari. Baina ADI!...

Leer más