KULTURA

ZENTZUMEN GUZTIAK BIZIKI

Tolosaren parte da, hasteko, panpinen eta txotxongiloen antzerkiei dedikaturiko nazioarteko TOPIC museo eta antzokia. Gaur egun txotxongiloei zuzendutako Europako zentro bakarra da. Hemen ospatzen da urtero Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia, beste kongresu eta txapelketen artean: herrialde askotako abesbatzak elkartzen dituen Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa, adibidez. Kontzertuak, antzerkiak, dantzak eta bestelakoak antolatzen dituzten areto gehiago ere badira Tolosan: Leidor Antzokia eta Bonberenea.

Tolosako agenda ezagutzeko eta ekimen kulturalen inguruko informazio gehiago izateko egin klik hemen.

Leidor Antzokia

Zinema, kontzertuak, antzerkiak, dantzak, bakarrizketak eta askoz gehiago. Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa ere hemen ospatzen da.

Bonberenea

Jende gazteak kudeatutako espazioa eskaintza kultural idependiente batekin: musika, kirolak, kultur-ekintzak eta gehiago.

Topic

Txotxongiloei zuzendutako Europako lehen zentroa: museo gisa bisitatu daiteke eta ekitaldiak ere antzolatzen dira.

Aranburu Jauregia

Herriko, estatu mailako nahiz nazioarteko artisten erakustetak egiteko erabiltzen den eraikin historikoa. Liburutegia ere bada.

URTE ASKO, ISTORIO GEHIAGO